Ermua (Bizkaia)

Urkoko "funikularra"

Urkoko "funikularra" Urko mendira funikularra ipini zuten materiala igotzeko; baina, estreinatu zuten egunean, abioiek bonbardatu eta hautsi egin zuten. Kanoiak zeuden Urkon. "Funikularra" nolakoa izango zen eta "txirrika" zer den.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-041-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urko mendira funikularra ipini zuten materiala igotzeko; baina, estreinatu zuten egunean, abioiek bonbardatu eta hautsi egin zuten. Kanoiak zeuden Urkon. "Funikularra" nolakoa izango zen eta "txirrika" zer den.

Transkripzioa

-Hor Urkora ipini eben funikularra, hortxe zeretik, Malengoneko baiño lehenao, hantxe kantera onduan funikularra. Ba funikularra estreiñau eben egunian etorri zian abioi batzuk eta jota dana apurtu eben zeroi, funikularroi. Bobardeua egon zan, bonba batzuk bota zittuen eta, ya segiduan... Azkenako egunak zian orduan.
-Nun ipiñi eben funikularra?
-Funikularra ipiñi eben, Urko Bekuan. Oin Urko Bekua ez dago, ez da agertzen. Ta hamentxe behian, hor Olkinzuri esaten gentsan guk, Okinzurittik gora ein eben Urkora materixala jasotzeko. Porke han Urko Goixan euan zera, kaiñoiak, Arratera begira. Arratetik euazen hona begira, ezta, baiña hamendik Arratera. Ta hor materixala jasotzeko, porke bestelan hamendik jasotzeko Urko Goikora... Urko Goikora ez, Urkoko puntara, ipini eben funikular bat. Baiña ez dot pentsatzen zertu zanik. Orduan segiduan etorri zian..
-[...]
-Kablia edo, zer bat. Guk funikularra esaten gentsaun baiña itxuria karrete bat edo holan poste batzuk ipiniko zittuen. Porke guk ez genduan.. Bai ba, horretxek obusak, balak eta jasotzeko.
-Muniziñua, ezta?
-Muniziñua, klaro
-Ez zan gutxi kostako orduan denporan holako funikularra...
-Bai ba. Funikularra... Ez, baiña postiak eta kabina batzuk holan zeoze txirrikiakin edo izango zan, baiña ez zan zertu.
-Txirrikia zer da?
-Txirrikia, oin hamen andamiuak ibiltzen dabe ba. Horrek eukitzen dabe zer bat, errobera bat, "txirrikia" esaten gentsaun guk horreri. Orduan txirri eingo eban, ez dakit zeregaittik [esango zan] txirrikia. Polea batzuk, baiña burdiñazkuak. Polea kanala einda, kablia joango zan eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia