Bergara (Gipuzkoa)

Ogiak eta gariak duten lana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserritarrek gari-aleak eramaten zituzten errotara. Irina eralgi. Galbahea, garia pasatzekoa. Baheak, irina pasatzekoak; setazkoak izaten ziren. Klase bi zeuden: finarekin egin ezkero, ogi zuri-zuria irteten zen; bestela "basilloria" esaten zitzaion ogia egiten zen. Arto-irina. Gariak zenbat lan duen esaterik ez dago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserrittarrak erak ekartzen zeben alia, ezta? Garixa, alia...
- Bai, bai.
- Ta gero errotan xehetu [...]
- Bai, bai.
- Ta gero geunkan ganbaran eralgitzeko makiña bat.
- Ze eitteko?
- Iriña eralgitzeko.
- Eralgi?
- Bai. Bahiak izeten zien, ba? Ez dakik? Bahia, holan ri-ri ein ta zela pasatzen...
- Galbahiak...
- Galbahiak. Galbahia bai...
- Galbahia da bat ta bahia beste bat.
- Bahia beste bat...
- Bahia da iriña pasatzekua. Sedazkuak izeten zien lehen. Galbahia da garixa pasatzekua.
- Baiña, ama, [horrez] aurretik zela? Zeatik horrek, bahia, kasik neure akorduan ipini zan gurien... Aurretik galbahiakin pasatzen ziñuen dana?
- Aurretik...? Galbahiakin pasau biharko zan... Ore-mahaixan egoten zan zer bat...
Ore-mahaixan egoten zan holako...
- Ohol luze bat. Eta hantxe bahiakin...
- Holako makila bat ipini ta [bahia] han, ore-[mahaira].
- Bahiak egoten zien bata bastuaua, bestie fiñaua. Fiñakin ein ezkero, bi ogi klase eitten zien, [basilloria] esaten jakon bati...
- Zela? Zela?
- Basilloria. Eukitzen eban, ba, zera harek asko... birriña edo...
- Zahixa...
- Bastuaua. Bahe bastuauan pasauta egoten zan ta. Ta bahe fiñian pasau ezkero, zuri-zurixa ogixa.
- Artua be, arta-iriña be halan pasatzen zan...
- Artiriñana beste bahe bat, diferentia.
- Bai, orduan ogixak emoten eban makiña bat lan! Enee...
- Ogixak ze lan daukan ta garixak esaterik ez da...!
- Ondiokuan zerik ez ta dana eskuz! Dana eskuko lana!
- Errotara bota orduko dana galbahetu bihar garixa!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia