Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriko bizimodua

Baserriko bizimodua <p>Baserriaren egitura. Sukaldea nolakoa zen... Beheko sua, "gelatzua"... Lexiko interesgarria. Labako sua, astean behin. Gosaltzeko, artoa eta esnea jaten zuten; morokila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-055-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriaren egitura. Sukaldea nolakoa zen... Beheko sua, "gelatzua"... Lexiko interesgarria. Labako sua, astean behin. Gosaltzeko, artoa eta esnea jaten zuten; morokila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zelakua gogoratzen dozu, zelakua zan basarrixa? Haundixa esaten dozu…
- Haundixa, ta terreno asko ingurua.
- Sukaldia-ta zelakua zan?
- Haundixak, haundixak, bai. Ta gero e…
- Ze zekazuen e…?
- Goixan, e… ba, behian, berrogein bat ardinddako lekua, beste lau-bost ganaundako lekua… ta gero goixan habitaziñuak eta… basarri haundixa, bai.
- Sukaldian ze zekazuezen? Bueno, beheko sua…
- Beheko sua ta ekonomikia, bixak. Gerra denporan, kalian zeuan gizon bat lan… ba, lanik ez zeuan iñobe ta mantendu ezin ta gosia. Eta haraxe jun bizi izetea gerria pasau arte, hemen frentia zeuan arte. Eta gero, haretxek, ba, ofizialia zan eta txapia ipiñi. “Ke elegante”! orduaintxe txapia ipini zanian pozik.
- Bai, ez?
- Bai. Ta beheko sua betik.
- Adelanto haundixa izango zan orduan?
- Bai, lenengotakua! ba onbre, txapia ipintzia… bai, bai.
- Beheko suakin zelan arreglatzen ziñazien? Ze izaten zan, lapikua nunbaitten…?
- Bai, txintxilis gelatzuan! Gelatzua, goittik behera holako katae bat, ta hantxe. Ta geo behian´e bai prasia indda. Ba ondo, ondo… berotasun ederra ta egurra naikua ta...
- Gelatia esaten dozu, bazekazuen beste… lapikua edo gero ipintzeko gero halako…?
- Baitta! Treberia eta kriadia eta parrilla. Bai, hori da. Ta sagarrak´e prasia azpixan ta hantxe erretzen zian. Bai.
- Ogixa itten zenduen?
- Baaaai. Labia. Elegante gaiñera, e! Ta nik neuk, egixa esateko, izen dot bizitzan, estudixoik ez dot euki eta, oin, gaur´e ez daukat fazilidadeik leitzeko ta estudixatzeko, ezta? Baiña eskulana gustau jat, “de maravilla”, eskulana. Nei puntua, gantxillua, geo horrek pomada horrek itten, ta ogixa hemen labian… “de maravilla”! Oin dala urtebete baiño zerao hemintxe labian itten neban.
- Bai, e? Jarraitzen zenduan…?
- Bai, ta marabilla, e!
- Basarrixan zein izaten zan ogixa-ta itten zebana?
- Ama gehixen.
- Ama?
- Ama. Ta gero guk hari begira ba ikisten giñuan.
- Aitta gehixau ganauzain edo…?
- Bai, bai, ba ardixekin-ta, haura bestera gehixau.
- […]
- Lehen basarri danetan ogixa asterako. Eta itten zian asterako ogixa ta beste hiru bat edo lau bat artua. Artua. Ta gero goizeko almorzua betik artua ta esnia.
- Artua ta esnia?
- Artua ta esnia egositta.
- Ta gero morokilla edo…?
- Morokilla, otro. Baitta, baitta, haura be bai, haura be bai.
- Eta oin hainbeste ikusten dan…
- Ta etxeko artua, etxeko artua ta etxeko garixa dana.
- Ederra.
- Bai, haura itten giñuan, ta gero errotara ekarri ta iriña in, ta jasotzen giñuan, ta ba hoixe, dana etxeko naturala.

Egilea(k): Olatz Abasolo (Ipintza institutua) , Aritz Kortabarria (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia