Ermua (Bizkaia)

Migelito mutilzaharra gorputzari kontra egiten

Migelito mutilzaharra gorputzari kontra egiten Bazen mutilzahar xelebre bat, gorputzari beti aldrebes egin behar zaiola esaten zuena. Behin, errekako kunbo (putzu) batean sartu zen gorputzari kontra egite aldera, eta ia itoan atera zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-040-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bazen mutilzahar xelebre bat, gorputzari beti aldrebes egin behar zaiola esaten zuena. Behin, errekako kunbo (putzu) batean sartu zen gorputzari kontra egite aldera, eta ia itoan atera zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pertsona barregarririk edo xelebrerik edo akordura etortzen jatzu baten bat hola?
-Klaudio Tontua, zuk ezautuko zenduan.
-Erretratuetan ikusi izan dot.
-A bai? Haxe zan popularra. Tontua, Klaudio Tontua baiña; kalian danaz berbetan eta zerian eta holan. Oin ez dakitt. Beste bat famosua zan mutilzar bat bizi zana, eta esaten eban gorputzari... Zelan zan izena, berana. Migelito. Migelitok pentsatzen dot zala. Gorputzari egin bihar jakola aldrebes. Aldrebes. Bero badakazu... Ez, zela zan esaten ebana. Berak nahi ez badau haxe ein bihar da. Eta egun baten, Matxineneko, ez dakit gogoratzen zaran, kunbua (osina, errekako putzua) euan han, eta emon otsan gogua ez baiñatzeko, baiña gorputzai aldrebes zela ein bihar jakon, baiñatzera sartu zan. Berak esaten eban gorputzari aldrebes ein bihar jakola. Izaten bazan hara fateko gogua, "al contrario". Zan mutilzar bat bakarrik bizi zana. Baiña ein eban baten, horixe. Kunbua ikusi ebanian, "ez nok sartuko, ez najoiak sartzera. Ez jakat (etxakat) gogorik. Ez ba, sartu ein bihar nok ba". Sartu zan gorputzai aldrebes eitteko, estuasun baten etara eben. Ixixa itto. Zan mutilzar bat bera bakarrik bizi zana; Maria Txindurrin amak itxi otsazen kuartua ta zer garbitziak eta horrek. Eta bera zelan espeziala zan, aldrebes ein bihar jako gorputzari, eta zer egin eban? Ez ekan gogorik baiñatzeko eta sartu aldrebes eittiarren. Ixixa ittota. Ittota ez baiña estu etara. Migel zan mutilzar raro bat. Famosua zan, famosua. Aldrebes ein bihar jakon gorputzari.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia