Ermua (Bizkaia)

Karlistak eta bizkaitarrak beti eztabaidan

Karlistak eta bizkaitarrak beti eztabaidan <p>Karlista familiako laguna zuen eta bera nazionalista zenez, eztabaidan ibiltzen ziren eskolan. Ermuan beti borrokan ei zebiltzan nazionalistak eta karlistak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-040-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Karlista familiako laguna zuen eta bera nazionalista zenez, eztabaidan ibiltzen ziren eskolan. Ermuan beti borrokan ei zebiltzan nazionalistak eta karlistak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Maixuak, maistrak...
-Maistria Doña Paca. Zela zan? Bai, maistria Eibartik etortzen zan. Nausixa zan eta, neri ule-hartze asko eitten ostan. Porke berak ekan loiba bat beraaz bizi zana politiko, PNV edo ez dakit nik zer giñan, umiak giñan ondiok eta. Baiña karlistak eta bizkaittarrak. Bene zerekua, plazan bizi zana, eta ni lagun haundixak giñan eta harek zien karlistak eta ni bizkaittarrak. Eta ez genduan eitten ezebe ta beti diskusiñuan. Ta egun baten etorri zan esaten, aizta nausixa ekan eta: "jesus, neska, hori zure laguna Agus hori ondo politikoa da!". Nik politikua ze zan be ez nekixan. Ta pentsaizu. Etorri zan esaten eta "kontuz ibili biharko nok ni honegaz", porke aizta nausixak txarto irizten badotsa ba... Osea, umiak baiña geuk, e... Karlistak eta bizkaittarrak, e, karlistak eta bizkaittarrak. Umetatan.
-Bizkaittarrak?
-Bizkaittarra zan "nacionalista". "Bizkaittarras", izena holan zan, baiña "nacionalista" eta harek zien karlistak. Izaten zan burruka bat Ermuan karlistak eta bizkaittarrak, terriblia. Burrukan eitten eben. Botaziñuetan eta, neri akordatzen jata, horrek eskillara batzuk plazara fatekuok, bolarak etortzen zien eta zer eta burrukan karlistak eta bizkaittarrak. Ta ni bizkaittarra nitzan ta laguna karlistia. Ta bueno. Aittu ezebez, baiña...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia