Moja bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-033-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oso bizimodu erretiratua egiten zuten. Egongelan bingoan, frontoian partidua, eta azkar etxera. Inoiz goizez irteten ziren paseatzera. Gaueko ordu batak inguruan amaitzen zuten frontoiko lana eta Rambletan behera joaten ziren etxera.
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2007(e)ko uztailaren 04a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: ERM-033/034
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Raketistak
Transkripzioa
-Gu zerian konbentu monjan moruan egoten giñan. Hantxe kuarto baten sartuta, ta hantxe bingua edo jolasten genduan loterixia hantxe kuadrillan; tokatzen jakunian urtetzeko jolastera. Ta gero antxiketan etxera ta antxiketan... Eta ez jata (etxata) gogoratzen holan anekdotarik. Egongo ziran, baiña oin momentuan...
-Jokatzen zan denporia izaten zan, entrenauta ez zenduen eitten, ez?
-Bueno, batzuetan eta joaten zian, baiña jeneralmente ez. Jeneralmente partiduetara aurrez urtetzen bazenduan puxkat jotera edo hori bai, baiña ostian ez, partiduora bakarrik. Goizian bai, goizian batzuetan joaten giñan. Akordatzen jakunian goizian. Ze arratsaldia ta gabia izaten zan. Arratsaldia ta gero illuntzixan gabian hamarretan edo, ordu batak, esaten dotsut, ordu bat terdiak igual. Ramblasen behera bajatzen gintzazen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!