Durango (Bizkaia)

Raketista

Raketista <p>15 urterekin bere nebarekin hasi zen pilotan jolasten, eta bere amak eskuz ez aritzeko erraketa erosi zion eta Abadi&ntilde;ora joaten ziren. Beste neska batek esan zion Eibarrera joaten zela ikastera eta Bego ere horrela hasi zen. Enpresari batek Sabadellera joateko kontratatu zituen, baina bederatzi hilabetera etxera bueltatu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-026-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

15 urterekin bere nebarekin hasi zen pilotan jolasten, eta bere amak eskuz ez aritzeko erraketa erosi zion eta Abadiñora joaten ziren. Beste neska batek esan zion Eibarrera joaten zela ikastera eta Bego ere horrela hasi zen. Enpresari batek Sabadellera joateko kontratatu zituen, baina bederatzi hilabetera etxera bueltatu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni beti izen naz "marichico", nire aiztie beti zan señorittie, ta ni beti "marichico". Ta han Frantzidxen euki gendun horma bat apurtute baiña ba olgetako moduen, ta nire nebiek beti ez baban eukitzen lagunik iñor niri ni eruten eban ta pelotaka pelotaka jokatzen gendun han. Ta gero etorri nitzenien ba amak eskuz ez ibiltzeko erosi esten raketa bat, ta juten giñen Abadiñora, ta ta gero neska bat ez naban ezagutzen. Ezagutzen naban nik bistaz bakarrik ta esan eusten bera Eibarrera juten zala ikesten, harek euki eban aitte ferrobiaridxue ta karo trena trena be debalde ta juten zala Eibarrera ikesten eta esan nontsen amari ta esan osten amak: "ba holan ibilli barik hobeto dozu zu be juten bazara beragaz Eibarrera". Ta halan juten giñien zazpi terdidxetako trena hartu Durungon ta juten giñien. Ta ba, noz hasiko nitzen? ba oktubrien-edo hasiko nitzen ta oin oin martidxen etor zan enpresaridxo bat ta kontratau ein oskun Sabadellera. Ta ba juen giñen bidxok.
- Hori zemat urtegaz?
- Hamabost urtegaz. Ta nik esaten notsen gero etorri nitzenien, esaten notsen amari nik: "baia ama, zelan zelan itzi zosten hamabost urtegaz jun Sabadelleraiño?" ta, ze niri gero nire alabiek esan baosten niri hamabost urtegaz doiela holan, esango notsen, bueno bueno bueno! plastazo bat emongo notsen. Ta karo nire amak esan osten: "nik ez neban jakin zure porbenidxe izengo bada". Gure amak euki aban, euki aban zentzun asko euki aban "ta zelan kenduko notsun zure porbenidxe izeten bada?". Ta karo, jun nintzen ointxe, hamabost urte eindde, hamaikan hamabost urte ein eta hamabidxen edo hamahiruen ez dakitz noiz izen zan. Ta gero Gabonetarako ba etorteko etorteko etxera, etorteko etxera ta ba ya ikusi naben han zer dauen ta pentsau naben amagaz hobeto bizi nazela ta ez nintzen jun atzera, geldittu ein nitzen.
- A ez? orduen hille gitxi ein zenduzen.
- Beratzi hillabete.
- Eta, ez jatzun damutu ez bueltetie?
- Ez, ez, ez. Ez, ze ademas kasualitatez, ya nire nobidxue be egon zan "división azul"en, bueno nobidxue, eskribiduten osten, baia, ya egon zan hamen ya, ta ya.
- Ta kontratuegaz joan ziñela esan dozu, ta zelako kontratuek izeten zien?
- Ba kontratue ba ez naz gogoratzen zemat, baiña apurtu ein eban kontratue enpresa, oso enpresaridxo majue zan, bai bai, oso majue. Esan notsen zelan ez natorrela gehidxau ta "ba edarto" esan osten ez badot gure.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia