Bego Ereñaga Onaindia

Durango (Bizkaia) (1927-2015)

Biografia

1927an jaio zen Durangon, Kixmi taberna dagoen lekuan. Ama Arbatzegikoa zuen eta aita garaitarra. Bonbardaketan etxea apurtu zien eta herritik alde egin behar izan zuten: Iurretan, Galdakaon, Bilbon, Alonsotegin eta Gibajan (Kantabria) egon ostean, Frantziara joan ziren. Bi urtez egon ziren bertan 1939ra arte, bertako gerra hasi arte; 500 euskaldun egon ziren elkarrekin Bordeletik 20 bat kilometrotara. Durangora bueltatzerakoan, Madalenako etxe batean jarri ziren bizitzen 1945 arte, jaiotetxea konpondu eta bertara itzuli baitziren orduan. Bere amak denda zabaldu zuen bertan. Umetan Santa Susanara joan zen eta hura zarratzerakoan, Ezkurdiko partikularrera joan zen Pepita Aizpuruarengana. Frantzian bizi zela pilotan jolasten hasi zen, eta herrira bueltatzerakoan erraketarekin hasi zen, lehenengo Abadiñora eta gero Eibarrera joaten zen entrenatzera. Sasoi hartako emakume asko bezala erraketista profesional legez hasi zen jokatzen, eta 15 urte zituela Sabadellera joan zen kontratupean 9 hilabeterako; ibilbide laburra izan zuen ez baitzen gehiago bueltatu. Amaren dendan aritzen zen laguntzen eta 1984an, bere ama hil ostean, Kixmi taberna ireki zuen Begok. Gernika-Lumokoa zuen senarra eta 5 seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-026 2010 Durangoko ahotsak
DUR-064 2011 Durango 1936

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Durangotik ihesi Bideoaren ikonoa
2 Bi urtez Frantzian errefuxiatu Bideoaren ikonoa
3 Itzulera gogorra Bideoaren ikonoa
4 Frantziako bizimodua Bideoaren ikonoa
5 Frantziako arropak onak ziren Bideoaren ikonoa
6 Frantziatik Bilbora Bideoaren ikonoa
7 Gerra aurreko Ezkurdi Bideoaren ikonoa
8 Kixmi taberna Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Bonbardaketa Bideoaren ikonoa
10 Elizak erreta Bideoaren ikonoa
11 Pepita Aizpuruaren eskola partikularrera Bideoaren ikonoa
12 Raketista Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 500 pezeta hilean raketista legez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Neskak pilotan aritzea txarto ikusita Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 "A la bandera" olgetan; pilotak Bideoaren ikonoa
16 Lehen jaunartzea Bideoaren ikonoa
17 Errepublika garaia: Centro Republicanoa, Batzokia, Karlistena… Bideoaren ikonoa
18 1936ko Iraileko bonbardaketa eta fusilamenduak Bideoaren ikonoa
19 1934ko urriko greba Bideoaren ikonoa
20 Zelan jakin zuen gerra hasi zala Bideoaren ikonoa
21 Durangotik Santanderrera Bideoaren ikonoa
22 Frantziara Bideoaren ikonoa
23 II. Mundu Gerra hasi eta Durangora itzulera Bideoaren ikonoa
24 Durangon ez etxe ez diru Bideoaren ikonoa
25 Frankistenganako amorrua Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia