Durango (Bizkaia)

Neskak pilotan aritzea txarto ikusita

Neskak pilotan aritzea txarto ikusita Neskak pilotan aritzea txarto ikusita zegoen Euskal Herrian. Hemendik kanpora, ostera, ondo ikusita zegoen. Durangon pilotan hasiz gero, harrika egingo zietela dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-026-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neskak pilotan aritzea txarto ikusita zegoen Euskal Herrian. Hemendik kanpora, ostera, ondo ikusita zegoen. Durangon pilotan hasiz gero, harrika egingo zietela dio.

Transkripzioa

- Ondo ikusten zan neskak pelotan ibiltzie?
- Ez, ez. Hamen klaro niri esan eusten: "¿y cómo no jugabais aquí a la pelota?" [...] esan eusten niri Jabik. Baia esan notsen: "mira Jabi, si a nosotras nos ven jugando a la pelota en el Astelena o en Durango los hombres nos echan a pedradas". Bai, bai, bai. Hamen, hamen, hamen gizonak die "muy machistas", euskaldunek diez "muy machistas".
- Ta Sabadellen hobeto hartzen otsuen?
- Bai, Sabadellen ederto ta Bartzelonan be bai, ta danien, Madrillen ta danien.
- Hemen ez.
- Hemen pentsau be ez.
- Ta zuekaz apostuek eta be eitten biezan.
- Bai, bai, bai. Bardin-bardin.
- Jentie joaten zan apostetan-eta zuen alde-eta?
- Bai, bai, bai. Ba apostue eingo bienak gizonak izengo zien ba!
- Klaro!
- Orduen, joango zien frontoietara gizonak.
- Baia bai gizonak etorten zien bai.
- Baia Durengon diñozu ezetz.
- Durungon, Durungon atarako oskuen harrike, harrike, seguru.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia