Txinatik ekarritako saskiaz ikasi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-025-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2007(e)ko uztailaren 05a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ERM-025/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
-Eta gero ya hamasei urtekin joan nitzan ya Coruñara jokatzera.
-Hamasei urtekin.
-Hamasei.
-uri beti gustau jatzu pelotia. Gustau bai, ez?
-Bai, bai. Lelengo hamen, ikasi hamen, Ermuko plazan.
-Ermuko plazan ikasi zendun?
-Bai, ikasi hamar urtekin, bedratzi urtekin, ya hortxe zestuakin. Ta zesto haundi bat ekarri osten neri tiok Txinatik. Ta bera zagerua zan, atzelarixa jokatzen eban, Ta aurrelarixanak ba zestuak txikixauak diaz; ta harek tiok emon ostan zesto itzela, neu baiño haundixaua. Ta haretxekin ikasi. Ta gero ya Markiñara joaten giñan ensaiuak ya nausixao. Hamalau urtekin, hamabost ya Markiñara. Frontoia haundixa zan. Hoixe.
-Coruñara esan dozu hamasei urtekin.
-Hamasei urtekin ya joan nitzan Coruñara. Kontratau nauen sei hillabeterako, han. Dana han amaittu ta gero etorri nitzan, hamazazpi urtekin ya kontratau nauen Zaragozan. Urtebete ein [nauen] Zaragozan. Ta Zaragozan ya, Habanatik etorri zan gizon bat pelotarixak kontratatzeko ta danak, eta ni kontratau nauen Habanara joateko. Hamazortzi urtekin; hamazazpi, hamazortzi eitteko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!