Alex Solozabal Areitio
Ermua (Bizkaia) (1936)
Biografia
Ermuan jaio zen Santiago Parrokia aurreko arkupe zaharretan, kontzejupean, 36ko gerratearekin batera. Gaztetan pilotari bezala nabarmendu zen eta Ameriketan jokatzeko kontratu bat sinatu ostean, Habanan, Mexikon eta Floridan bizi izan zen. Habanakoak dira bere gogorapenik maitatuenak. 1963an, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan, Munduko Txapela eskuratu zuen zesta-punta modalitatean. Ermuan bizi arren, sarri-sarri egin izan du osteratxoren bat Atlantikoaren beste aldera. Hizkera: ermuarrera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-025 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute