"Olixo-azia" eta marraskiloak
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko irailaren 13a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: ERM-001/032
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Gabonetako hori (intxaur-saltsa). Hori eta karakolak.
-Marraskiloak hemen jaten dira?
-Bai, bai, marraskiloak be jaten dia, bai. Gabonetan bai eta ostientzian be bai. Eta olixo-azia, ni aza zalia ez nok baiña olixo-azia be, beti ifini bihar azak, eta olixua bastante botata. Orduan, klaro, olixua botatzen bajakuan, horregaittik izango zittuan onak. Ostientzian jango zittuan azak olixo barik eta orduan olixuakin.
-Egunero azia olixo barik eta Gabonetan olixuakin.
-Bai,ya mejorauta. "Mejorao".
-Intxaur-saltsia ta azia ta igual izango zittuan karakolak, marraskilluak.
-Bai, marraskilluak be bai. Eske oin marraskilluak, hamen kastillano jentiak bizi guztian jaten dabela, ta gaiñera hartu barrixak, baiña orduan ez. Orduan aurrez hartuta eta sikatuta marraskiluak eta. Orduan ya "hechos al detalle". Oin hamen ixa urte guztian jaten juek jentiak marraskilluak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!