Sabina irakaslea lo; senarraren zigorrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Irakasleak gaitzizenak jartzen zizkien ikasleei; bati "Anbotoko señoria" deitzen omen zion. Irakaslea, doña Sabina Intxaurrandieta, emakume nagusia zen eta lo egoten zen klaseetan. Senarra aspertuta egoten zen eta eurekin entretenitzen zen. Azazkal luzeak zituen eta atximurka egin edo jo egiten zituen elkarrekin hizketan ikusten zituenean edo bestelakoetan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: ERE-005/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Gaitzizenak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Ta ezizenak ipintxen dotsuezan?
- Bai. Jesusari "Anbotoko señorie".
- Ze Jesusa, gure tia Jesusari?
- Bai.
- Anbotoko señorie?
- Anbotoko señorie ta, badakixu, maistriek beran lekutxue egoteko, ezta? Eta erun hara ta han jesarritxe ipiñi ha Anbotoko señorie dala ta Jesusa. Harek agintzen dabela-edo nik ez dakitz ze pentseten eban. Ta bueno, holan. Ta gehixau ez gendun trapurik ipiñi, ze paliza haundixeue hartun gendun-ta. Eta bata bestiai ba mahaixen zeuzer esaten bagentson, geu be umiek, bakixu, umiek ume die ta berbarik ein barik-eta ezin egon ze batin kanpun egoten zan, bestien guk ez gendun jakitxen nun egoten zan eta holan. Ta atrapetan gaitxun igual alkarregaz berbetan ta bueno! Txatxamurke hamen beran atzazal handixekin belarri atzien ta hori Tomasa... Teles, badakixu, Martikoneko Teles, haren arrebie Tomasa. Geure edadeku da Riojan, hondiño bizi da. Ni baiño... hiru hillebeten diferentzixe-edo dekogu ta pentsa eixu, larogeta hamar ein biher dotez nik ta ha be hor dabil... Ta "Sorginpitxi" ixena ipiñi dotsen hareri. Ta makurtu erain, zera, kokota eta leña hareri be txatxamurke [...] txatxamurke txak. Arpeixe urrutute txatxamurkadak eitxen eta guresuek ezebe ezin esan. Ta gu jauberik barik. Ta hori Jacinta, Jacinta apur bet txatie zan, apur bat, ta "Txata barata con esos dientes de perra de presa!" hareri ta palizie! Baia trankille Jacinta, baten. Baten trankille. Juten zan, urteten eban kanpora gure Arrieta horrek urteten eban kanpora, oin be badeko hor bentanie, hemendik bizi da baia bentanak han dekoz eta bentanan eulixek. Ze ez jakun etorriko geuri, ba! Heutse ta zikiñe baiño besterik ez gendun eukitxen ta eulixek bentanara. Ta Jacinta hain zen trankille, eulixek atrapetan. Ez gendun eukin maixurik eta... han txiauke bebai eskolan bardin eitxen gendun guk mahaixen bueltaka. Ta eulixek atrapetan. Eulixek atrapetan. Ta gero eulixen burue kendu eta papelien batun ta sakatu holan ta klaro, odolak urteten dotzon, ta han eitxen zan holako odol markie-edo dibujue-edo eitxen zan han eta ba pozik gu. Ta bueno ba badabil Jacinta holan, holan badabil, badator atzetik, harexek baia gure ixeten eban drogan ein gure ixeten eban geugaz. Ene! Nik ez dakitx ha, Emeteri ta ha pertsona diferentiek zien behintzet. Geuaz ein gure ixeten eban. Atrapetan dau Jacinta hori bentanan dabillela, datorko atzetik zinturiegaz brin-bra. Ez, paluaz brin-bran-ban! Lepun atrapetan eban ta esan "Txata barata con esos dientes de perra de presa!" ta palixie.
- Erdera apur bet ikesi zendula ze ez jatzu ahaztu hori.
- Ahaztu bai, "Sorginpitxi!". Tomasa Martikoneko "Sorginpitxi", Anbotoko señorie Jesusa eta niri be ez daitz, halako zeuzer "Txata!", "Txata" neuri be. Ta danari izenak ipiñitxe e. Baia jolastu eitxen eban geuaz. Harek ez dotson ardure eskoliaitxik ezebez. Aburridute euen, konta eixu, haren andrie bera baiño zaharraue, doña Sabina Intxaurraundieta Abadiñokue, bera baiño zaharraue ta koitxadie lo egoten zan ta kontuixu aburridute euen andriegaz eta geuaz juergan.
- Dibersiñuen zeuekaz.
- Bai. Ta holan ibiltzen giñen eskolan.
Egilea(k): Ariane Ensunza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!