"Urtebarri bila" auzoko etxeetara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 11a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ERA-001/037
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
- Gaboneko afarixe, ez? Eta gero egoten zan hor gaba erdixen meza bat edo…
- A bai. La misa del gallo. Gu joaten gintzezan gaztetan, gaztetan joaten gintzezan, bai. Hamabitan izeten zan. Baie gero itzi gendun hori be eta... Urte batzutan bai, e? urte batzutan egiten gendun hori, bai.
- Eta gero urte barrixen?
- Urte barrin ba txikerretan joaten gintzezan igual auzotara, urte barri bile, eta batek mandarina batzuk –geuk be bai gero, e? Gero, zarrago izen garenen geuk be bai– mandarina batzuk, ala intxurre batzuk, ala uba-pasa batzuk o ikok edo zozer halan [...]. Eta pozik [harik] batu diela ta! Pozik! Ta guk in duu gero gazteri, guk in duu hori gazteri barriz. Ta danak pozik horretxek gauzekaz. Oin aitu be ez dot eiten, baie ordun gauzek gozok.
- Eta nundik juten zinien?
- Auzoak, auzoak, bai. Auzoak, ba, lau edo etxe aldek ziren, besterik ez, ze gitxi izen gare, baie hor... ba etxeko modukok. Eta joan eta eskatu “urte barri”. Eta gero...
- Eta zenbat jente juten zinien?
- Hamar edo.
- Neska eta mutil?
- Neska eta mutil, bai, bai, danak era batera, danak era batera. Gaztek danak, e! gero lanean be gazterik joan gare… Danak gaztek.
- Zeozer kanta biher zenduen eskatuteko?
- Apenas. “Urte barri txarri belarri” eiten gendun.
- Zelan zan hori?
- “Urte barri txarri belarri, dekotenak ez dekonari zeuk dekozu eta niri…” ez naz akordaten.
- Intxaurtxu bi ta...
- Ez naz akordaten gehiao. “Urte barri txarri belarri, dekonak ez dekonari zuk dekozu eta niri…” gero ez dakit zelan akabaten dan.
- Nik dakit “Intxaurtxu bi eta hiru gaztaiña, mari montaña”, ez?
- Bai, hori be entzunde dekot, baie geroratxuago.
- Bai, geroratxuago, ez? Hau gerokue da.
- Bai, geroratxuago.
- Eta kanpaiegaz joaten zinien?
- Bai, bai
- Beittu.
Egilea(k): Lucas Mezo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!