Erandio (Bizkaia)

Eskolan erdaraz eta etxean euskaraz

Eskolan erdaraz eta etxean euskaraz <p>Valladolideko bi ahizpa izan zituzten maistra Erandiogoikoko eskolan (bata oso gaiztoa, bestea, aldiz, oso ona). Haren aholkuak gogoratzen ditu oraindik. Sei urtetik hamalaura ibili zen eskolan; erdaraz. Etxean, aitak behartzen zituzten euskaraz egitera. Radio Pirenaica entzuten zuten gurasoek, baina umeek ez. Eskolan instrukzioak eta kantak irakasten zizkieten; errepresio handia bizi izan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Valladolideko bi ahizpa izan zituzten maistra Erandiogoikoko eskolan (bata oso gaiztoa, bestea, aldiz, oso ona). Haren aholkuak gogoratzen ditu oraindik. Sei urtetik hamalaura ibili zen eskolan; erdaraz. Etxean, aitak behartzen zituzten euskaraz egitera. Radio Pirenaica entzuten zuten gurasoek, baina umeek ez. Eskolan instrukzioak eta kantak irakasten zizkieten; errepresio handia bizi izan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bertan, Erandion, Erandion.
- La Campan berton?
- La Campan. La campan, bai. Eta euki genduzen maistra bi oso onak. Bueno oso onak ez. Aiztek izen ziren biek. Bat oso txarra, gazteena, bueno… Guadalupe eta Amalia, de Valladolid. Kontue atareizu, /kontateizu] euskera… “Aldeanas, burras” esaten [euskuen]. “Aldeanas, burras, no sabeis castellano”. Eta goikoa, sei urteaz, goikoa, Parbulas, oso okerra, txarra, soltera izen zan. Gero beste hiru alaba euki ituzen, oso ona, Guadalupe, oso ona. Ikisi ta... Ondino berak esaten ituzen gauzek be ni akorde iten naz.
- Adibidez, zer esaten eban?
- Aitu, henbrana esaten [euskun]: “Nunca vayáis con los dobladillos sueltos, nunca con los botones sueltos y nunca con lamparones” eta ni ondino be akorde iten naz horrek gauzekaz. Bai, akorde iten naz, e? “Pa ser mujeres curiosas tenéis que hacer eso; los dobladillos sueltos nunca”. Eta gero laborak iten genduzen eguenetan, festoia eta gauzetxuk han eiten genduzen. Baia gauza handirik ez, e. Gero, badakizu, gaztetan sartu nintzen fabrikera eta gero ezkondu... hamen.
- Eta eskolan berton, orduen, erderaz?
- Erderaz dana, baie aitek…
- Betidanik? Txikitatik?
- Dana, dana…
- Zenbat urtegaz sartu zinen zu?
- Seigaz. Eta hamahiru-hamalau urterako urten. Baie aitek etxen… “Emongo dotsuet atxurren kirtenaz emongo dotsuet halan [jarraitzen] badozue", erderaz ez eitearren, eta halantxe mantendu gendun, e! Osteen, euki gendun radio bat eta [koidxuten euren] hamarratan Radio Pirenaica. Eta etxen entzuten egoten ziren eurok, baie guk “Ala! kanpora! Zuek ez dozue entzun behar hori”. Eta dana... dana represino. Dana. Beti...
- Eskolan...
- Eskolan, eskolan. Eskolan "Viva..." holan kantzinok deberak baino gihiau.
- Bai?
- Bai, bai. bai. Kantzino danak. Instrukzinok iten mutilekaz. Bai hor. Hori guztie eiten gendun. Ez dakit lekzinok eiten bagenduzen, baie instrukzino… Eta “Han cogido Barcelona” eta kanpanak be guztik, eleizako guztik, jo ta jo ta jo ta bandera guztik be ipinite eta danak halantxe “Cara al sol” eta guztik eta halantxe. Bueno...! eta ordutan, e, ordutan. Bai, bai. Izen zan gogorra izen zan, gogorra.

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia