Eskolan erdaraz eta etxean euskaraz Valladolideko bi ahizpa izan zituzten maistra Erandiogoikoko eskolan (bata oso gaiztoa, bestea, aldiz, oso ona). Haren aholkuak gogoratzen ditu oraindik. Sei urtetik hamalaura ibili zen eskolan; erdaraz. Etxean, aitak behartzen zituzten euskaraz egitera. Radio Pirenaica entzuten zuten gurasoek, baina umeek ez. Eskolan instrukzioak eta kantak irakasten zizkieten; errepresio handia bizi izan zuten.

Eskolan erdaraz eta etxean euskaraz
Mertxe Bilbao Bilbao
- ahotsak.eus