Erandio (Bizkaia)

Goserik ez, baina biziorik ere ez

Goserik ez, baina biziorik ere ez <p>Zazpi neba-arreba izan ziren. Falta barik hazi ziren, baina bizio gutxirekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi neba-arreba izan ziren. Falta barik hazi ziren, baina bizio gutxirekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan izan zarie bi aizta?
- Ez, zazpi!
- Zazpi?
- Zazpi, zazpi neba-arreba, bai.
- Eta zu zenbatgarrena?
- Eta bat hil in zan. Bai, gaztetan, ez dakit sei hilebetegaz edo. Baia, ostean, bat, zaharrena, euki dot Mejikon; han hil da. Ta gero beste bat Donostin, bigarrena; hil da hori be. Eta gero beste bat dekot Bilbon, hirugarrena; hori bixi da. Eta gero laugarrena, hori nire aiztea da, gero ni eta gero beste bat dekot Alsasuan.
- Osea, zu seigarrena?
- Sei. Bost... sei?
- Bostgarrena?
- Bosgarrena, ezta? Bai. Ze gero dekot hori, Alsasuan daona, neskato, hori... 80 urte dekoz. Eta gero beste bat, neba bat, hil zan, zazpigarrena.
- Bai, beittu. Honbre ba pisu baten egoteko hainbeste ume...
-Bai bai, ederra euki gendun e, esan notsun lehelaukotan, e. Ederra-ederra euki gendun, etxe ederra. Baiñe...
- Ze akordu dekozu zure umetakue?
- Bueno, ba, ez mizkeri handirik, bastante ba “basico” esaten dana: faltarik ez igual, baia, ostean, bizio gitxiaz, oso gitxiaz. Goserik ez, ezta? Baia, osten, ba, bizio gitxi. Zazpi ta eurok bi, bederatzi, “mesa redonda”.
- Bai, bai.
- Ez zan [...]. Ni gazterik hasi nintzen irebazten gero, e; sartu nintzen ensegida fabrika baten ta. Ta beti euki dot neure mobimentutxu beti euki dot, baie, esaten [notsena]: mizkeri askorik ez, dana miseri.
- Ya. Eta orduen lan gehixenak-edo eingo ebezen igual nagosixenak? Edo...? Etxekolanak-eta diñot. Lagunduko eben nagusixenak. Edo danok ein dozue apur bat?
- Bai, danok apur bet, e. Bai, danok, danok, mutilek zein neskak. Euron... Badakizu, len soldadizki mutilek joaten ziren eta etxea apurten zanez asko... Bi nire aurreti. Eta gero, ba, etorten zienen, fabrikera, berriz, fabriketara.

Egilea(k): Jon Artetxe (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia