Pisuan bizi arren, soloa eta ganadua zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 11a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ERA-001/003
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Eta baserrixen?
- Baserri ez. Aititek eta amamak albon... Bai, gure aite eta ama ezkondu zin pisu barri betera ta albon eon gentzezan baserriez. Eta gero beste amama ta aitite be baserri... dana... Laurotan.
- Ta zelan zekon, izenik bazekon aittitten eta amuman baserrixek?
- Antzone bat eta Laskituerrota beste.
- Antzone?
- Bai.
- Eta bestiena…
- Bestea Laskituerrota.
- A, beittu. Ta zuek zer, pisue orduen euki zenduen edo?
- Bai, bai, pisu, pisu. Pisu eder bat euki gendun barri-barri, eurok estreñata. Eta gero, ba, surtidu besteti [etxaldeti gehiau], aitek eiten eun tratante modure ta gero baserrin behar. Gero sartu zan Euskalduna-n urte askotan, baia, ostean, baserriko gauzek beti etxen. Eta pisun be, aman ta aiten pisuen bean, aukien, ba, zati haundi bet, soloa esaten gendun ordun, ta simenterak eta beti-beti iten [genduen] lana bertan eta ezen faltarik ez genduen eukiten, e, ez genduen eukiten. Gero txarrau izen da gerrea eta guzti atzerau izen danean, baie txikerretan ez, e? txikerretan ez. Eta gero… Bueno, ia zer preguntaten doztezun.
- Ama etxeko lanak eta bere bendejetxue einde saltzen joaten zien, joaten zan, a Desierto Erandio joaten zan gero, han egon zan plaza handire.
- Eta han, orduen, zure amak eta zuen soluen, ezta?
- Bai, bai, bai, ha izen zan ya etxeko bendejetxu. Etxe aurren ya eukiten gendun zati handi bet eta hareaz iten gendun... Eurok, nik ez ondino, ba euron bendejetxu egun-egunen. Eta... ama iten zan horreaz eta aite, ba, bere lanean eta gero tratante.
- Horrek handixego eukiko eben ez?
- Bai, bai, bai, ya propiedade handiau, bai.
- Honbre, pisuen euki eta, gainera, solue euki....
- Bai, bai, ondo, ondo, gauzolak ekoiten ademas ta ganadue beti etxen ta beti...
- Ganadue be orduen pisuen?
- Bai, bai, ganadue be bai, gortea eiten zan ta...
- Eta nun eukitzen zenduen ganadue?
- Kontran. Etxea halan eta gero kontran gortea inte eta hantxe eukiten eben ganadue aitek. Ez asko e, hiru edo lau bahi, txalatxuk be bai. Bera erosten izeten zan ta saltzen eta halantxe, pobremente, lan asko inde.
Egilea(k): Lucas Mezo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!