Orain bekaturik ez, dena libre
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-037-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santo Tomas egunean mezarik ere ez zen egoten Mendrakan. Aldapen hiru ermita daude: San Juan, San Jurgi eta Santiago (Santixo). "Nausi" ei da Aldape. Orain ez ei dago bekaturik, orain dena libre. Dena kanbiatzen ei da, jaungoikoa izan ezik.
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Inma Eguen - Miriam Eriz
- Data: 2010(e)ko azaroaren 09a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: ELO-037/029
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
-Bestela mezetara ta zuek Santo Tomasen?
-Bai zera!, kalien. Orduen barriz lehenao mezaik be ez zan egoten Santo Tomas eguna ixenda be. Ez.
-Abareik ez, ala?
-Jentiak astik ez eta zerik be ez. Akabo. Astik be ez. Oiñ egoten da mezia. Abadek edo gorabehera, egoten da. Oin andrak be emoten dittue mezak.
-Aldapen zenbat ermitta dare?
-Hiru zer dauz. San Juan, Sarn Jurri (Jurgi) ta Santixo.
-Eta zelan ba hainbeste ermitta auzouna baten?
-Zer pentsetan dozu? Aldape nausi da.
-Zeozer izen biher.
-Jolin!, hoixe. Jolin!, hola.
-Ez dago Elorrixon holakorik.
-Hori ba, aber, Aldape nausi.
-Edo pekatu asko hemen?
-Bueno. Oin ez dao pekatuik. Oin dana libre da. Dana libre.
-Eta lehen ze pekatu egoten zan ba?
-Ez dakit ba nik. Lehenguok jun zien kokoraiñoko (?) baiña oin dana libre da; itten dabena dana parkatuta dao oin. Akabo. Ze eingo dotsazu ba. Gauzak kanbixau eitten dia; jangoikua ez da kanbixetan baiña jentia kanbixetan da. Akabo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!