Josten erakusten: puntada
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-026-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: ELO-026/017
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
-Jostun batek zer erakusten dau lelengo eta zer gero, eta zer pauso eruaten da?
-Enjeneral ba puntadia erakutsi eztakixenai. Ze puntadia ezpadaki ezin leike josi.
-Ze puntada klase dare?
-Lelengo ba albapuntadak, sobreilauek eta halako gauzak. Pespuntiek eta holako gauzak. Pespuntiek, albapuntadak, sobreilauek, ojaliek eta holakuek. Lentxo baten batek; eta enekixen, akordetan nintzen ibili zala, baiña gehixao enitzen akordetan, ze. Ta lehentxo baten jokuen ibili nintzen arkalaz, eta esan notsan ze: "zu gurien ibilitte zaoz, ezta, josten?". Ta "bai", esan ostan. Denpora gitxi ein eban, e. Harek pentsau eban igual emongo gotsazela erropak edo, eztait pa. Lelengo puntadia erakutsi biha da, ze puntadie ezpadakizu. Eta esan ostan, e, "zu ibilitta zaoz gurien. Ni akordetan naz gauza bataz", esan notsan. "Bai" esan ostan. Ta gero esan ein notsan ze zan. Zan "Abadetxue" edo esaten otsen, Apatako abadien loibie zan. Ta kamiño ezkiñan euen gure etxia, ta balkoik ez euken orduan, bentanak zien. Ta ni bentanan holantxek makiñan josten eta. Preguntau osten atzekaldien "Zein da? Zein pasetan da?", eta esaten dotsat: "Abadetxuena". Ez!, kontestaziñua berak. Ez! Eta hoixe esan ostanien barreguriak emon ostan. Eta behera jun nitzen, eta barre pillo bat indda gero jun nitzen atzera. "Maixuen alabia" esan biherrien, "Abadetxuena". Beroi zan Abadetxuena. Eta abadia zan txikixa, ta. Maixuena esan barik Abadetxuena esan (barreak). Hoixe akordetan nitzen etorri zala eta. Berak esan ostan: "Bai, e, gero arbolatik jausi ein nitzen eta enitzen gero juen gehixao. Eta esan neuen, hau, seguramente, pentsauko eban emungo notsazela erropak edo. Lelengo puntadie erakutsi bihe da. Puntadie ezpadakizu...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!