Dominga Irazola Arietaleanizbeaskoa
Elorrio (Bizkaia) (1919-2023)
Biografia
San Agustin auzoko Etxebarribeinbarria baserrian jaio zen eta han bizi izan zen baserriko lanak eginez, Elorrioko kalera ezkondu zen arte. Aita San Agustingoa eta ama Leizkoa, sei neba-arreba ziren. Atzera-aurrera asko egin zuen gaztetan Elorriora, baserriko generoa astoan edo burugainean hartuta. Josten ikasi zuen hogeita hiru urterekin. Jostun bikaina, instituzio bat da Elorrion. Askok eraman du hark egindako arropa, eta askok ikasi du berarekin josten. Oraindik ere (elkarrizketa egin zitzaion egunean 91 urte) kanporako josten jarraitzen du, ohi bezala. Materiala erostera ere bera joaten da Bilboko denda batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELO-026 | 2010 | Elorrioko ahotsak | Juan Martin Elexpuru |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute