Elorrio (Bizkaia)

Linua eta ehuna

Linua eta ehuna <p>Amak linuaz arreoa egin zuen. Egunez josten etxerik etxe eta gauez goruetan. Ez du ezagutu linasororik. Gorua nolakoa den. Gerra ostean ehunezko arropak josi zituen; zakuzkoak ere bai.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak linuaz arreoa egin zuen. Egunez josten etxerik etxe eta gauez goruetan. Ez du ezagutu linasororik. Gorua nolakoa den. Gerra ostean ehunezko arropak josi zituen; zakuzkoak ere bai.

Transkripzioa

-Zuk liñua ereitten zebela-ta entzun dozu, zure aurrekuak edo?
-Bai, bai. Gure ama difuntiek arriua ein eben berak goruetan. Zien hamahiru, hamaika, ezkondu zien hamaika; ez, hamar, hamar ezkondu..., hamahiru zien, hamaika bizi; hamar ezkondu ta bat soltero. Danendako arriua ein eban liñuaz berak.
-Eta hemen erein egitten zan liñua edo beste nunbaittetik ekarriko zan ordurako?
-Ez, ez, ez, beste nunbaittetik ekarri.
-Zeuk ez dozu ezagutu liñu-soroik eta ez, ezta. Horrek die lehenaoko kontuak.
-Bai. Eta goruetan, egunez josten eitten eban etxeik etxe, eta gabian, klaro, gabien goruetan danak, kandela argixaz goruetan. Eta arriua neba-arrebendako danendako eiñ eban liñua berak eindda.
-Gorua zelakua da?
-Ba gorua da holako zer bat, holako bat, eta hemen holako buelta bat, holan emoten otsen buelta, holan emoten otsen buelta. Bueltaka. Hemen bolatxo bat, eta holan bueltaka holan batu... Holan zertu ta bueltaka holan emoten otsen buelta.
-Zeuk ikusi dozu goruetan?
-Bai, ikusi dot.
-Errondak edo eitten zan, gorularixak juntau gabian ta?
-Bai... Ez. Errondak ingo (e)bazen baiña ez; gabien ba berandu arte ez.
-Zeuk ehunezko erropak ezagutu dittuzu?
-Bai, bai, bai. Harixa be gurien asko euen-da. Ixerak eta be bai, asko, asko. Asko euen.
-Ze moduzkua da? Ez da latz samarra geratzen edo?
-Ez, behin ohien ipiñi ezkero ezta geratzen latz, ez. Ondo.
-Hor be egongo da hari fiñaua ta...
-Bai. Senduaua ta mehiaua ta bastuaua ta. Zelan eitten dan gorua, zelan eitten dan gorua. Gorua zelan itten dan be bada.
-Zeuk josi dozu harizko edo?
-Ez. Bueno, gerra denporan bai josi giñuen zakuzkuak eta holakuek eta danak gerra denporan. Ze orduan ez euen telaik, eta zelan ez euen gerra ostien telaik ba... Zakuaz be eindda nau.
-Bai, e?
-Orduen josten ikesi barri neuen baiña. Nire aiztiek pe afan haundixe euken josten eitteko. Ta aiztiek josi itten oskun, ta lagundu ta ba.
-Zakuaz akordatzen za ze josi?
-Bai, zakuaz be akordetan naz.
-Zer, erropia ala beste zeozer be bai?
-Gonak, gonak, gonak. Gonak eta. Enjeneral zakuakin gonak.
-Eta txukun geratzen zien edo?
-Bai, ondo. Ba eruen eitten zan da ba eruen.
-Modan jarriko zan eta.
-Modan jarri zan. Besteik ez euen eta dauena. Gerra ostian euena.
-Hola izaten die gauzak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia