Eskola Profesionaleko lehenengo euskarazko klaseak; programazio-lengoaiak euskaratzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-137-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2023(e)ko maiatzaren 04a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: EGB-137/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala , Euskara » Euskalduntzea eta alfabetatzea
Transkripzioa
- Mekanikara bueltauta, nere lankidiak, euskerazko adarrian, bazauden. Karlos Ansola. Horrek ematen zaban matematika finanzierua. Nik kontabilidadia ematen naban bezela. Gero Mariasun etorriko zan, baiña uste dot beranduau dala.
- Orduan hasi ziñan lehenengua euskeraz emoten...
- Kontabilidadia bai. Eta hau, Karlos, bestia.
- Bixok. Zuek izan ziñazien...
- Bai.
- ... Mekanikan euskeraz zeozer emoten hasi zian lehenenguak.
- Bai. Baiña copyright-a ez daukat, e! Ez dakit seguru-seguru, baiña baietzian nao. Eta horrek zian 5 urte; orduan, jun giñan urtetik urtera. Hasi giñan “preparatorio” eta 5.enera allegau giñan. Preparatorio zien... bueno, aurretikan, eta gero Lanbide Heziketa zan bi urte ta Lanbide Heziketa bigarren mailla edo ez dakit zela deitzen zan, LH1 bi kurso eta LH2 hiru kurso. Orduan, ein gendun danak eta neuk kontabilidadia eta informatika. Informatika zien hola oin deitzen... oin Office deitzen dana, word, excel, acces... Bueno, acces gitxiau, baiña... Oin gehixau erabiltzen da power pointa. Lehen ez zauan hori. Baiña zauden beste batzuk, assistant seriea, eta zan writing, filing... ta ez dakit zer. Ta hori pirateauta hasi giñan erakusten. Ni Eibarko lagun batekin, Jabi Arresekin, ikasi neban laboralian eta ez dakit zela pirateauta ekarri neban hona. Eta gero egon nintzan erakusten institutuan honek, Andres, Iñasio, Angel... horreri. Baiña bai zan... Informatika... Kontuan izan, ni Bilbon, fakultadian, informatika zeuan liburu baten. Egun bat –egun bat– danok juten giñan Banco Bilbao Vizkaya-ko ordenadora ikustera, holako gela haundi baten –hau zabalian, baiña alturan– ta ikusten genduan "hau da ordenadore bat", buelta. Eta klasia zan liburua. Eta zien lengoaiak, programatzeko lengoaiak, ez aplikazioak. Eta lengoaia itzultzen –lehenguan akordatzen– usten dot zala Cobol lengoaia egon nintzana Elhuyarren babesarekin itzultzen. Eta... Nik itzulitakoa dana orrazten zuten. Nere maila ba ez zan [profesionala]… baiña bueno. Eta gero beste hizkuntza... o beste lengoaia bat usten dot zala Basic edo holakon bat. Ez naiz akordatzen. Gero ein gendun komiki bat ere, ikasteko... zien honek mandatuak, COPY-C eta bezela, ein gendun komiki bat eta hori euskeratu gendun ere.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!