Joseba Konde Zubiaurre

Elgoibar (Gipuzkoa) (1954)

Biografia

Elgoibarren jaioa, Santa Ana kalean. Ama elgoibartarra zen, Metalgua baserrikoa, eta aita, berriz, Ermutik etorria. Aitaren aldeko aitona-amonek Konde taberna izan zuten plazan eta Josebaren gurasoek, berriz, Gorbea taberna, Santa Ana kalean. Umetan Eibarko La Salle ikastetxean ibili zen eta Unibertsitate-ikasketak Bilbon egin zituen. Bertan ikaskideei euskara irakasten aritu zen. Geroago Bergarako UNEDen ibili zen euskara titulua ateratzeko. 1979an Elgoibarko Eskola Profesionalean hasi zen irakasle gisa eta kontabilitatea euskaraz eman zuen lehen irakaslea izan zen. Elhuyarreko kideekin batera ikasmateriala euskaratzeko lanean ibili zen. Kontabilitatea euskaraz emango zuen irakaslea behar zela eta 1988an Unibertsitatera pasa zen, baina ikasturte bat besterik ez zuen egin, Kondia lantegian hasi baitzen lanean. Elgoibarko Izarra elkarteko lehendakariorde eta lehendakari izan zen 1981-1982an eta Elgoibarko ikastolako (Pedro Migel Urruzuno kooperatibako) lehendakari ere bai 1992-1993 urteetan.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-136 2023 Euskararen historia soziala Elgoibarren
EGB-137 2023 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoen jatorria Bideoaren ikonoa
2 Martxa handia Gorbea tabernan Bideoaren ikonoa
3 Gurasoen ikasketak; fraideen bisitak Bideoaren ikonoa
4 Konde taberna Bideoaren ikonoa
5 Ikasketak La Sallen; irakasleak; Burgosko prozesua Bideoaren ikonoa
6 Joseba izenaren inguruko gorabeherak Bideoaren ikonoa
7 Emakumearen egoera 1975 arte Bideoaren ikonoa
8 Eibarko La Sallera autobusez Bideoaren ikonoa
9 Kalean euskara gutxi, jakin arren Bideoaren ikonoa
10 50eko hamarkadako boom industrialaren eragina Bideoaren ikonoa
11 Aitak irakurtzen zituen aldizkariak Bideoaren ikonoa
12 Kiroletako eta musikako "ikurrak" Bideoaren ikonoa
13 Bilbon euskara akademian irakasle 70eko hamarkadan Bideoaren ikonoa
14 Eskola Profesionalean irakasle hasi zeneko bizipenak Bideoaren ikonoa
15 Elhuyarrekin harremana; Eskola Profesionalaren euskalduntzearen hasiera Bideoaren ikonoa
16 Bergarako UNEDera euskarazko titulua ateratzera Bideoaren ikonoa
17 Elgoibarko Izarrako lehendakariorde izan zeneko kontuak Bideoaren ikonoa
18 Eskola Profesionaleko lehenengo euskarazko klaseak; programazio-lengoaiak euskaratzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Unibertsitatea euskalduntzera Bideoaren ikonoa
20 Elhuyarreko ekonomia taldean Bideoaren ikonoa
21 Elhuyarren lana gai ezberdinak euskaratzen Bideoaren ikonoa
22 Ekonomiaren inguruko euskarazko materialik ez Bideoaren ikonoa
23 Umetan boy scout taldean Bideoaren ikonoa
24 Ikasle sasoiko giroa Bilbon Bideoaren ikonoa
25 Euskararen egoeraz eta etorkizunaz gogoeta Bideoaren ikonoa
26 Euskara, munduari begiratzeko modua Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia