1990eko Gaztetxearen jaietako egitaraua: M-ak, Maia, Gozategi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-134-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1990eko jaietako egitaraua Gaztetxean. M-ak taldea zetorrela eta eguna borobildu nahi izan zuen. Jon Maiari proposatu zion bertsotara etortzea. Gozategi anai-arrebak ere "fitxatu" zituen, Debako jaietan ikusita. Amnistiaren aldeko txosna King-kong azpian zegoen (artean eraikina egin gabe). Handik hasita Maalaraino kalejiran joan ziren. Pottoko taldea ere egon zen, Bergarako Taun Taun antzerki-taldea ere bai. Egun berezia izan zen berarentzat eta mugarria izan zela uste du, egun hartan euskara izan zelako nagusi. Urtean zehar ateratako dirua kultur-ekitaldietarako erabiltzen zuten. Presoen aldeko txosnak ez zuela dirurik jarri behar ere erabakita zuten.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Imanol Larrañaga
- Data: 2023(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:06:32
- Erref: EGB-134/028
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Herrigintza eta elkarteak , Aisia » Taberna giroa » Gazteendako lekuak , Aisia » Kultura » Musika , Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!