Elgoibar (Gipuzkoa)

Anaia gazteena tifusarekin hil zen

Anaia gazteena tifusarekin hil zen Osaba apaiza zen Berrizko Andikoa auzoan. Umetan hara joaten ziren, uda pasatzera. Uda baten bi txikienak joan ziren, baina anaia etxera bidali zuen bueltan osabak. Bihurria zen. Garai hartan ibaiko ura zikina etortzen zen Bergarako mahoi fabrikengatik eta debekatuta zegoen bainatzea; baina Itziarren anaia igerian ibili zen eta hango ura edan zuen. Hori eta beste zenbait gertakari eta gero tifusarekin gaixotu zen. Tolosako mediku ezagun bat ekarri zuten, baina egun gutxiren buruan hil egin zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-130-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Osaba apaiza zen Berrizko Andikoa auzoan. Umetan hara joaten ziren, uda pasatzera. Uda baten bi txikienak joan ziren, baina anaia etxera bidali zuen bueltan osabak. Bihurria zen. Garai hartan ibaiko ura zikina etortzen zen Bergarako mahoi fabrikengatik eta debekatuta zegoen bainatzea; baina Itziarren anaia igerian ibili zen eta hango ura edan zuen. Hori eta beste zenbait gertakari eta gero tifusarekin gaixotu zen. Tolosako mediku ezagun bat ekarri zuten, baina egun gutxiren buruan hil egin zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia