Elgoibar (Gipuzkoa)

1950-1970ean Elgoibar hain erdalduna izateko arrazoiak

1950-1970ean Elgoibar hain erdalduna izateko arrazoiak 1950-1970 tartean Elgoibar hain erdalduna izateko arrazoiak ematen ditu: inmigrazioa, elizaren jarrera, erregimenaren aginduak, eskolaren jarrera erdalzalea eta etxeetako transmisioa galdu izana. Baserritarrei burla egiten zieten, baita fraideek ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-125-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1950-1970 tartean Elgoibar hain erdalduna izateko arrazoiak ematen ditu: inmigrazioa, elizaren jarrera, erregimenaren aginduak, eskolaren jarrera erdalzalea eta etxeetako transmisioa galdu izana. Baserritarrei burla egiten zieten, baita fraideek ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk esan dozu lehen zuek umiak ziñazienian oso erdeldunduta zeuala Elgoibar. Zeintzuk dia horren arrazoi nagusixak? Bueno, bai, debeku horrek eta holako... eskolia oso erdelduna zalako edo kokapenagaittik, pasoko herrixa zalako edo...?
- Nik usten dot... horrek danak du... Arrazoiak hoiek danak dia, e. Gerra ondoren aurretik immigrazio haundia izan gendun, baiña dana ez dao horri leporatzerik. Elizak bere eragina izan zun nahiz eta gero apaiz batzuk ez dakit zer ezkutuan. Erregimen totalitario horrek jarritako eta oin esandako araua, debekatuta zegoela eta, gaiñera, paisajetik euskera kendu behar zala: kale izenak-eta gaztelania hutsez, kanposantura joan eta han ere gaztelaniaz hutsez izan behar zuela. Elizak. Eskola erabat erdalduna eta erdalduntzeko interes haundia zuen. Eta, gaiñera, hortan bakarrik... maisu guztiak erdaldunak izan genitun. Eta bateron bat euskalduna baldin bazan ere, ez genekien, ze euskerarik ez genion entzun inoiz. Horrek berak ere nahikua egin zun, horrek, eskolak eta elizak, denok erdalduntzeko gure mutil-koskor eta neska-koskor garaian, denok gaztelaniaz hitz egiteko. Eta poliki-poliki hori eragin hori ere etxeetara iritsi zan. Eta lehen esan dot: immigrazioa ere inportantea. Gure geletan kanpoko jendia: galegoak edo andaluzak eta abar.
- Eta gero baitta Araba aldetik etorri zan jente asko, ezta?
- Arabatik, eta batzuk naparrak ere bai. Arabatik ere dexente etorri zian. Baiña gehienbat galegoa 50eko hamarkadan. Galiziatik asko. Eta, konkretuki, Allariz ingurutik jende pilla bat. Urte batzuetako datuak jaso nitun nik Udaletik. Hasieran ba urtean hainbeste etortzen zirela edo hau etor... jasotzen zan. Gero ya utzi zan. Gero padroietatik atera beharko litzateke hori, zenbat etorri zian kanpotik. Baiña aipatuko nuke kanpotarrei erru guztia bota biharrian, nik usten dot euskal sukaldeetan, gure sukaldeetan, galtzen juan da... juan zan euskera. Gure kuadrillan badaude euskal abizenak guztiak euskaldunak dituztenak eta nik usten dot famili hoietan edo gutxi hitz egin zan edo ez zan hitz egin eta hoiek ez dakite tutik ere ez. Eta nere kuadrillan dauzkat nik batzuk. Eta ez dutenak egin, gaiñera, esfuertzorik euskera ikasteko geroago. Gutxi batzuk egin dute esfuertzo hori. Euskera basarri munduan. Eta gero ze iten gendun kaletarrok? Burla egin basarritarrei euskeraz… edo arloteak zirelako edo… Garai hartan ere jantzi desberdin jazten ziran. Pilarren bageneuzkan basarritarrak. Praileek barre egiten zuten euren kontura. Usaiña. Garai hartan, basarria, korta... Jantzi. Gu ondo ez. Guk azkenian [krisiko] jertsia eta aurreko anai-arreben erropa erabiltzen gendun, ez gendun aldatzeko erropa asko, apurtzen bagenduan, haura konpondu eta aurrera eitten gendun. Gaztetxoak giñala hori, umeak eta. Eta haiek desberdiñak zian garai hartako baserritarrak. Eta gelan nabarmen gelditzen ziran. Eta praileek haien kontura barre egiten zuten. Eta besteok korua egiten gendun haien kontura. Ezta? Iruditzen zait tristea zala. Erregimenak berak bere alde jarri gintuzten eta barre egiten eta burla egiten haieri.
- Bai. Eta gero azkenian basarritarrek be izango zian euskeraz gehixau eitten zebenak, baiña konplejuagaittik... ba gero gaztelerara...
- Konplejuagatik batzuk baztertu ere euskera edo... zera. Nik nere emaztearen tia bati entzun izan diot kalian barre egiten zietela euskaldunak zialako. Azkenian, maitasun-gorroto hori sortu zan ere, ezta? Hemen hizkuntza eta kultura nagusiena gaztelania zan eta española zan eta mekanismo ugari goitik jarrita Erregimenak eta legeak ere bai, baina gero denok barruan sartu gintuzten eta gurea zana baztertu eta gorrotatu azkenian. Prozesu hori eman zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia