Elgoibar (Gipuzkoa)

Euskara irakasle eta itzultzaile udaletxean

Euskara irakasle eta itzultzaile udaletxean <p>Udaltzainek galdetu zioten ea euskaraz erakutsiko zien. Hala, pare bat urtez aritu zen haiekin. Udaletxean eskatu zioten funtzionarioekin lan bera egin zezan. Itzulpenak egiten ere hasi zen. Udaletxeko lehen itzultzailea izan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-112-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udaltzainek galdetu zioten ea euskaraz erakutsiko zien. Hala, pare bat urtez aritu zen haiekin. Udaletxean eskatu zioten funtzionarioekin lan bera egin zezan. Itzulpenak egiten ere hasi zen. Udaletxeko lehen itzultzailea izan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, ya handik, bueno, itzultzaile ikastarua egin eta gero, hasi ziñan udaletxian edo...?
- Bai, hori da. Ni... Kalean bi munizipalek esan zidaten: “Zuk erakutsiko zenizkiguke guri euskeraz?” eta “Bueno, ba, bai, nahi baduzue, bai” eta bata zan gallegua eta bestia andaluza. Eurak ez zeukaten heziketa ezta gazteleraz ere, e? Oso zaila zan, ortografiako faltak eta abar, ezta? Baina, bueno, hor egon nintzan eurekin pare bat urtian edo. Eta gero... hoiek hasi ziren eta gero udaletxean esan zidaten aber zergatikan ez nintzan hasi langileekin, funtzionarioekin, ezta? Eta hasi nitzan funtzionarioekin. Eta jendea interes haundiarekin eta dana, eta baita ere batzuk titulua ere –EGA ere– atera zuten. Eta hor hasi nitzen, ba, bueno, eman zidaten itzulpen batzuk egiteko, ofizialki atera behar zirenak, beste euskeraz zetozen idatziak ere gazteleraz ipintzeko eta abar eta abar. Eta hola hasi nitzan. Goizian pare bat ordu euskera irakasten, alfabetatzen jendea, eta gero, ba, besterik Gabe.Hitzarmen bat egin zidaten. Baina, esaten dizut, hasi nintzanean nik ez nekien zer egin behar nuen eta eurak ere ez zekiten nerekin zer egin.
- Zu izan zinen lehenengo itzultzailea, ez? Udaletxeko...
- Bai. Bai. Eta orduan halaxe zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia