Elgoibar (Gipuzkoa)

Kultura lantzen, euskara hauspotzeko

Kultura lantzen, euskara hauspotzeko Jabier Arrizabalaga zinegotziak bertso eskola, trikiti eskola eta soinujoleen omenaldiak egin behar zirela esan zion. Ferietan lehiaketak egiten hasi ziren. Euskararen Eguna ere antolatu zuten. Horrekin dena egina zegoela uste zuten orduan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-112-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jabier Arrizabalaga zinegotziak bertso eskola, trikiti eskola eta soinujoleen omenaldiak egin behar zirela esan zion. Ferietan lehiaketak egiten hasi ziren. Euskararen Eguna ere antolatu zuten. Horrekin dena egina zegoela uste zuten orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tokatu zitzaidan zinegotzi bat, Jabier Arrizabalaga, Belarreta baserrikoa, eta harek esan zidan: “Ba, bueno, hamen itzulpenak eingo dia, baiña hamen beste gauza batzuk ere egin behar dira: kultura bultzatu behar da. Eta, horretarako, bertso-eskola bat antolatu behar dugu, trikiti eskola bat antolatu behar dugu eta omenaldiak egin behar dizkiegu soinujoleei eta…” guzti hori. Ba, esaten dizut, nahiko lan! Gero, badakizu, hillian behin Elgoibarren feria egiten da. Eta feri hoiek, ba, nabarmentzen ziran Gabon Zaharretako feria eta San Bartolomeetako feria, baserritarren eguna. Gabon zaharretan, ba “Aber, nola egingo dugu?” berdura-barazki lehiaketa, gazta lehiaketa, lora lehiaketa… Gazta lehiaketan Espainia mailako lehiaketa antolatu zan. Galiziako batek atera zun behi-esnearen saria eta Mausitxak, ze esanikan ez, ardi-esnearena. Orduan, ba, bueno, hori zan Gabon Zaharretan. San Bartolomietako baserritarren egunian, ba, egin behar zen Pirenaica arrazaren lehiaketa, sagardo lehiaketa… eta abar eta abar. Eta hola bultzatu genuen. Eta horren inguruan, esan bezela, soinujoleei egin zitzaien omenaldia, Galbuso eta zerari, Uberari. Eta jende pilla bat. Euskeraren eguna antolatu genuen! Eta bueno…! Pentsatzen genuen horrekin dena eginda zegoela. […] Eta orduan Gotzon Garate eta abar…. ba, bueno, herrikoak ziren eta hoien hitzaldiak eta euskararen egoera… Unibersidadian orduan ya euskera pixkat sartzen hasi zan… Eta, bueno, nere ustez hitzaldi hoiek jendea motibatu egiten zutela. [...]
- Franco hil eta gero.
- Bai, bai, ze esanikan ez, Franco hil eta gero.
- Baimenik ez zan eskatu bihako orduan.
- Ez, ez, zauan bamenik eskatu biharrik, bakarrikan gogua eta... Orduan beste arazo bat izaten zen. Orduan alkateak ez zuten kobratzen, e! Eta dirua ere tamañan zegoen danerako! Elgoibarren bi alkatek ez zuten lana kobratzen. Luis Arrieta lehenengo alkatia eta gero Lucio Beitia. Orduan, ba... esango diazu. Ordu pilla bat sartzen genituen, hala zalako, eta kobratu ba... tamañan zegoen dirua. Eta zerbait antolatzerakuan ere esaten zizun: "Aber, e! diruakin ez gabiz ondo". Hala da. Eta ba antolatzerakuan ere beti ere preziuak eta aurrekontuak eskatuta eta abar eta abar. Baiña bai, gogua zegoen eta, gogua zegoenez, gauza asko egiten ziren. Ilusioa ere bai eta... oso garrantzitsua guzti hori aurrera eramateko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia