Elgoibar (Gipuzkoa)

Artea, Musika, Historia... zaletasunak

Artea, Musika, Historia... zaletasunak <p>Etengabe ikasten ari da Luis. Elgoibarko kultura ekintza guztietan dago. Artea, Musika, Historia... bere zaletasun nagusiak. Etxea liburuz beteta du. Hainbat entziklopedia. Orain Interneten topatzen du informazioa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-073-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etengabe ikasten ari da Luis. Elgoibarko kultura ekintza guztietan dago. Artea, Musika, Historia... bere zaletasun nagusiak. Etxea liburuz beteta du. Hainbat entziklopedia. Orain Interneten topatzen du informazioa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oin nahi dot zure zaletasunak, zure afiziuak. Oin esan dozu jerenterako ikasi zendula, baiña bizitza guztian ikasten ezagutu zaittut. Historiazalia zera, artezalia zera, irakurketa asko itten dezu. Elgoibarko kultur ekintza guztietara fijo-fijo Luis Mari Iriondo (....). Eta zaletasun haundi bat Historia eta Artea. (...).
-Nik oin artian euki dotena da, etxian beti andria protestaka, ez oin, baiña esan nahi dot gaztiauak giñanian, estanterixak ipiñi ta liburuak... Neria izan da... enziklopediak, enziklopediak... Esate baterako, "Enciclopedia del Arte", nik nakan gogo bat eukitzeko, ta han dakat. Ta gero Enciclopedia de la Música. Bueno, hantxe daude enziklopediak. Eta bat, haundixena, Enciclopedia Vasca, zela da, Auñamendi. Larogei bolumen, joe, hori izan da, estanterixa guztiak beteta, hamengua, Debakua, eta hau (dirua) ere asko, hamar mila pezeta kostatzen zan gitxi gora behra liburu bakutza. Baiña beti ere ikusi-ikusi eta hortan. Liburuak hoixe. Ta gaur egunian, inziso bat egingo dot, horrek danak han daude geldi-geldi-geldi ikutu barek. Pena ematen dit, e. Dana zela dakaten ordenadorian, dana, ta horrek larogei liburu horrek, hainbeste kostau dianak, zenbat bidar itten doten aprobia, juten naiz oin Interneten eta artikulo bera, mekauen, hamen daok, barren, debalde.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia