Luis Mari Iriondo Garate
Elgoibar (Gipuzkoa) (1931-2020)
Biografia
Luis Mari Elgoibarren jaio zen 1931. urtean. Aita, Jose Mari Iriondo, Altzolakoa zen; ama, Maria, zestoarra eta sukaldari bikaina. Zortzi urte zituela, elizako koruan tiple moduan hasi zen eta hortik sortu zitzaion musikarengatik zaletasuna. Herriko bandan klarinetea eta txistua jo zituen eta ezpata-dantzaria ere izan zen. Lehen hezkuntza egin ondoren, 6 urterekin eskola publikoetan hasi zen don Felix maisuarekin. Ondoren, beka bati esker, San Viatore anaiekin ibili zen El Pilar ikastetxean. Bere asmoa ikasten jarraitzea bazen ere, 13 urterekin Arana lantegian hasi zen: "pintxe" lanetan lehenengo eta aprendiz geroago. Bere burua tailerrei lotuta ikusi zuenez, Elgoibarko "Artes y Oficios" eskolan eta "Señorita Ana"ren akademian ikasketekin jarraitu zuen. Bere trebetasuna ikusiz, Sigma lantegiko bulego teknikoan lanpostua eskaini zioten eta bertan egon zen 30 urte egin eta Acmen gerente modura hasi zen arte. Acmen zegoela egin zituen enpresa- zuzendaritza ikasketak. Elkarrizketa garaian erretiratuta zegoen arren, ikasten jarraitzen zuen. Kultura zaletasun handiduna: historia, arte, musika eta zinezalea. Ez dago Elgoibarren berak parte hartzen ez duen kultura ekintzarik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-073 | 2012 | Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak | Ainhoa Bernabe - Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak | ||
EGB-074 | 2012 | Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak | Ainhoa Bernabe - Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute