Elgoibar (Gipuzkoa)

Ama sukaldari eta emagin

Ama sukaldari eta emagin <p>Amak Zestoako bainuetxean ikasi zuen sukaldari. Gero leku askotan ibili zen, aberats-etxetan batez ere. Emagin ere egiten zuen, jende asko jaio zen berarekin. Ikasteko erraztasun handia zuen amak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-073-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak Zestoako bainuetxean ikasi zuen sukaldari. Gero leku askotan ibili zen, aberats-etxetan batez ere. Emagin ere egiten zuen, jende asko jaio zen berarekin. Ikasteko erraztasun handia zuen amak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Berari entzunda, koziñera ikasiko zaban Zestuako balnearixuan, ta gero gure denporan ya urtero-urtero juten zan Altzolako balnearixora kozinera bezela. Ta orduan etxe partikularretara, aberatsen ere juten zan, hamen Elgoibarren, Plazentzian, Bergaran..., koziñera bezela. Eta gero ezautu gendun ere, ta Elgoibarren asko daude, berekin jaixotakuak, partera bezela ibili zan. Baiña asko, ume asko jaixo zian berakin, berakin.
-Ta nun ikasttakua zan? Bere familikoren batekin?
-Ez, ez dot uste. Baiña oso ikasteko zakan erreztasun haundixa gauzak ikasteko, amor propixua galanta. Asko balio zaban emakumia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia