Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Tabernan lanean gerra garaian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neskame joan zen Bergarara 18 urterekin; gerora taberna batean lan egin zuen gerra garaian. Tabernako lana. Jaiegunetan baserritarrak mezara eta gero zerbait hartzera joaten ziren.

Transkripzioa

- Egon zintzen neskame Bergaran…
- Han egon nitzen. Basarrixen be egon nitzen, eta gero handik tabernara fan nitzen, taberna batera. Gerra-denporan, gerrie… Ni fanda, hogeta hamarrien ero fan nitzen zerien-ta; gero, "dieciocho de julio"-edo, orduen urten euen gerriorrek, eta ba han egon gintzen. Zenbat zer… puf!! Soldauok-eta leku askotakuak. Gerra denporako zerok, kontuok, bueno…! Moruak-eta, regularrak-eta, ez dakit zertzuk-eta; danetatik. Gerra denporan hantxe. Aiketa hemendik joan arte, abanzau arte, Bilbora ero. Eta gero harutzao fan zienien, e, orduan etzan biher zerik, salbakonduktua ero zeroi, eta orduen etxera etorri nitzen. Erek be famelixie baukien dezentie-eta, etxekuekin pasetako moruen baeuzela ero, etxera etorri nitzen. Ia aspaldixan etorteka nenguan da ba, baserrixen be egon nintzen-ta…
- Baserrixan be kriada egon ziñan?
- Kriada egon nitzen bai, lehengusiña baten etxien egon nitzen.
- Zenbat urte zeuk orduan, kriada fan ziñanian?
- Hemezortzikin fan nitzen, hemeretzi eindda etorri nitzen, zela marzuan eitten dittuten, ni etorri nitzen abril.., azkenetan-edo etorri nitzen.
- Han tabernan jaten be emoten zan, ala mostradorian, ala zelan?
- Mostradorian semie, bertakue egoten zan. Hamaxei-hamazazpi urte euken eta beti, libre baeuen behintzet, bera egoten zan. Niri ba…, ha ez euenien ero. Jente asko etzan egoten han, taberna txikitxo bat zan-ta. Jaiegunetan da ba… mezetara etorten zien baserrittarrak-eta. Eta gero ba tabernara etorten zien zeoze hartzen.
- Zela euken izena taberniak?
- Axkarrena. Axkarrena lehenao zonan. Gero, zera, Bar Pagaldai. Kanbixau egin zien zerak-eta (jabiak).

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia