Marrazketa maisu Lanbide Eskolan
Lanbide Eskolan marrazketa maisu ipini zuten. Beti marraztu izan du. Eginez ikasten da.
- Proiektua: Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Bernabe - Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
- Data: 2012(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: EGB-071/007
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
- Bernardoren ordezko moduan egon ziñan zu ofiziua erakusten batzun batzuei?
- Gero bai. "Escuela de Formación Profesional" ipini bihar zanian, ba hasi in bihar zan zeozetan ta ni dibujuan. Ni maixua nitzan, dibujoko maixua. Ta ha zeozen batzuek, Florentinon semia ta horrek dibujua. Adornua.
- Hori izango zan ya forjia ta... Forjan zenbat urte in zenduzen?
- Nik hamasei bat urte. Edo gehixao igual, ez dakitt. Soldautzara jun arte.
- Eta gero forjia bukatu eta hasi ziñan dibujoko...
- Ni dibujua beti.
- Orduan forjan zendela ere egon ziñan dibujua ematen?
- Ni dibujua beti. Nik papela ta dibujua beti in dot. Ta lapitzezkuan, beti dibujua eitten. Eitten-eitten-eitten, afiziñua, ta gero konstanzia esaten dana; Afiziñua euki ezkero, eta horixe bihar da dibujuan. Horixe bihar da, "hace falta constancia".
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!