Zarautz (Gipuzkoa)

Emakume Abertzaleen Batzan euskaraz ikasten zuten

Emakume Abertzaleen Batzan euskaraz ikasten zuten <p>Emakume Abertzaleen Batzan ibili zen eskolan Rosario. Klaseak ematen zituztenak ez ziren irakasleak berez. Miren Garate irakaslea. Dena euskaraz irakasten zieten. Hainbat gai irakasten zizkieten: eskola kontuak, pianoa..</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-019-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emakume Abertzaleen Batzan ibili zen eskolan Rosario. Klaseak ematen zituztenak ez ziren irakasleak berez. Miren Garate irakaslea. Dena euskaraz irakasten zieten. Hainbat gai irakasten zizkieten: eskola kontuak, pianoa..

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leheno esan dezu batzokiyan antzerkiya iten zenula.
- R.: Bai!
- Ikasi 're han iten zenuen? Eskola harea juten ziñaten, o noa juten ziñaten eskola?
- R.: Ez, ez, ez, ez, ez!
- A.: Han ikaste zuen.
- R.: Ikastola zeon hemen Errustanekua, ez al da? Itxia nola dao! Arrandeia ta zea, hemen, ixkiña hontan.
- Bai.
- I.: Harateia ta arrandeia.
- R.: Hori zan Emakume Abertzale Batza. Hua zan emakumiena.
- Aaa!
- R.: Eta hara juten zian, ba, maestrak ez zian baiña, denbora zakaen erakusteko, ta hoiek erakusten ziun, Miren Garatek, [...] izango dezu zuk, hua berez andereñua zan, eta hoiek danak guri euskeraz erakusten ziguen: geografia, zea, [...], baiña geo gerra etorri zan ta hala geatu giñen.
- Euskal Herriko kontuak haiek.
- R.: Bai! Haiekin, bueno!
- Ta kantaik eta zerbait ikasi al zenuten haiekin, kantan bat eo hola.
- R.: Kanta?
- Bai.
- R.: Irakurtzen ta zeatzen ederki asko. Nik ederki...
- I.: Idatzitzen.
- R.: Bai.
- A.: Euskeraz haiek erakusten ziyoen.
- R.: Haiek erakusten zien.
- I.: Bai.
- Bestelako eskoletan erderaz ein behar.
- R.: Bai! Baiña gu giñan zea bat, kuadrilla bat, hamar o hamabi giñan ta gendukan gure maestra idazteko, bestia hitz eiteko, bestia... pianuan zeak ematen zizkiun. Ni hasi nitzan pianua ikasten, baiña gerra hasi zan ta akabo, [...] giñan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia