Plantxa mota ugari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Barruan txingarra ipinitako plantxekin lisatzen zuten sasoi batean. Erromeriarako joateko kankana, adibidez. Su gainean berotzen zirenak, elektrikoak eta lurrunezkoak ere ezagutu ditu harrezkero.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: EGB-068/034
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
Nati: -Eta plantxau, lehengo plantxak tximinixia zauken harekin. Brasia botata barruan, eta erromeixara juteko kankana plantxau bihar izaten zan. Igual eukiko genduzen bi bata bakarrikan. Baiña orduan modia zan. Eta harekin, plantxa harekin plantxatzen. Haura zabaltzen bazan beheko ze haura kankana dana beltzittu ta hola ibiltzen giñan.
-Holako plantxia zakazuen?
Nati: -Bai. Nik ezagutu dittut haura kee hori, brasia sartutakua, su gaiñian berotzen zien plantxak, eta gero elektrikua baporrik be, eta gero baporduna. Honek'e hola ezautuko zittuan.
Agune -Seguru.
Nati: -Ez haiz akordatzen... (penia daukat hika ein eza).
Agurne: -Badihardugula hika. Ez haizen akordatzen, zer?
Nati: -Hi ez haizenan akordatzen harek tximinixia zeukan plantxa harekin?
Agurne: -Bai, honbre! Haura deskuidatzen bahintzanan prasia urtetzen jaonan handik.
Nati: -Hori ba, esaten jonat ba.
Agurne: -Ta erre erropak.
Nati: -Ta ze pena!
Agurne: -Honbre! Lehen gitxi ta.
-Kankanakin joaten ziñaten orduan erromerixara?
Nati: -Nik euki naban.
Agurne: -Nik ez naban euki.
Nati: -Nik euki naban kankana. Gero hola nitzan. Ta soiñokua ba izurrakin, eta kankana almidoiakin plantxau ta harek ba buelua ematen zion, eta haura ondo zainduta.
Agurne: -alegiña inda.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!