Elgoibar (Gipuzkoa)

Arenatzen

Arenatzen <p>Zurezko zoruak eta arasa "arenau" egin behar izaten zen, hondarrez lurra igurtzi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zurezko zoruak eta arasa "arenau" egin behar izaten zen, hondarrez lurra igurtzi.

Transkripzioa

Agurne: -Eskillaria areniakin, e.
Nati: -Baitta zera ere, sukaldeko armaixuak eta arasia.
Agurne: -Bai, hori bai.
Nati: -Arasia zan armaixo batek zaukazen hola..., platerak ipintzeko lekua, behian tazak ipintzeko lekua, beheraguan basuak ipintzeko lekua. Ta gero zan armaixo gaiña, bi kajoe armaixuak, ta behian ba bi ate. Ba haura dana arenau in bihar izaten gendun. Ta fregaderian..., su gaiñian azpixan zauden atiak, fregadera azpixa, gero beste ontzi batzuk ere egoten ziena, egurra egoten zana, horrek danak arenia eta lejiakin garbittu bihar izaten genduzen.
Agurnei: -Eta eskillaria.
Nati: -Eskillaria ere bai.
Agurne: -Ostian argizaixa.
-Nundik ekartzen zan arenia?
Agurne: -Hondarra zan, hondarra zan arenia esaen deuena. Saldu itten zeben.
Nati: -Lejiakin haura garbittu ta gelditzen zien zuri-zuri. Eta gero harek zaukazen, arasia esaten diunak holako kortiña txiki batzuk kuadrauak, hola izurrakin ipinitta, ta harek plantxau ta astebukaeran ipini...
-Agurne: -Ikusiko zenduezen horrek antigualeko armaixo horrek, eta dakazenak puntilla txiki batzuk batzuk kuadrauak eta beste batzuk zurixak eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia