Elgoibar (Gipuzkoa)

Dotrina "puntatik hondoraiño" ikasi behar

Dotrina "puntatik hondoraiño" ikasi behar <p>Dotrina "puntatik hondorai&ntilde;o" ikasi behar zen. Natiren jaunartze taldea txikia izan zen, gerra ostea zelako.</p>
Tamaina:

Dotrina "puntatik hondoraiño" ikasi behar zen. Natiren jaunartze taldea txikia izan zen, gerra ostea zelako.

Transkripzioa

-Gero dotriñia be ikasi biharko zenduen, ez?
Nati: -Uuu! Hori zan sagraua. Dotriñia zan ezer baiño sagrauaua. Dotriñia bai puntatik hondoraiño.
Agurne: -Haura ikasi bihar zan... Ez zion inporta matematikak ez jakitzia, e. Baiña dotriñia hori jakin bihar zan ondo.
-Baiña dotriñia maistriak erakusten zotsuen?
Nati: -Ba dotriñia...
Agurne: -Ez, abadia etortzen zan.
Nati: -Irakortzen ikasi genduanian dotriñia... Maistriak ere galdetzen ziun. Eta gero etortzen giñan hona sakristixara ere komuniua eitteko, apaizekin egoteko ta. Lehen itten zan komunio txikixa zazpi urtekin eta gero itten zan komunio haundixa hamar urtekin. Ta gu gerra ostekuak nola giñen hiruk bakarrikan euki genduan komunio txikixa. Eta komunio haundixan ere oso gitxi egon giñan gu. Eta ni ipini ninduen aurrenengo txikiña nintzalako. Eta beste lagun bat ere. Honek haundiñak zielako azkenak.
Agurne: -Gutxi jaten zonan eta... (barre).
Nati: -Bai, baiña dotriñia oso sagraua zan, ondo ikasi bihar genduan.
Agurne: -Bueno, atzekuaz aurrera ere bai, e! Boj!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia