Elgoibar (Gipuzkoa)

Maistrak bizitza guztia Sallobenten

Maistrak bizitza guztia Sallobenten <p><em>Cara al Sol</em> egunero abesten zuten. Maistrak ez zien zigorrak ipintzen euskaraz egiteagatik. Donostiarra zen maistra. 18 urte ingururekin etorri eta bizitza guztia Sallobenten eman zuen. Apopilo kale-baserri batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Cara al Sol egunero abesten zuten. Maistrak ez zien zigorrak ipintzen euskaraz egiteagatik. Donostiarra zen maistra. 18 urte ingururekin etorri eta bizitza guztia Sallobenten eman zuen. Apopilo kale-baserri batean.

Transkripzioa

Agurne: -Francon banderia atara, e, Nati, eta 'Cara al Sol' egunero.
Nati: -Egunero abesten gendun 'Cara al Sol' eguerdixan, eta goizian jun eta Aittiaren einda eskolan hasi.
Agurne: -Hori zan...
Nati: -Eta gero 'Cara al Sol' abestu ta etxerutz. Hori egunero.
-Zigorrik ipintzen zetsuen euskeraz eitte arren?
Nati: -Ez. Hori... Nik usten dot zer itten zabala.
Agurne: -Konprendidu. Berari in ezian...
Nati: -Bai. Giñala euskaldunak eta berari erderaz in bihar giñuala baiña. Bai, hori ze itten zaban, bai, rekonozitzen zaban hori, bai. (...). Bai baiña bera Donostittik etorri zan eta.
Agurne: -Ba pentsaizu, etxe baten egon zan haura..., apopillo egon zonan ba haura, ez?
Nati: -Klaro, haura etxe batera etorri zan eta hantxe pasau zittuan urte guztiak eta jubilau ta dana hantxe in zan.
Agurne: -Larogetamar urte arte, hantxe.
-Nati: -Ba haura igual etorriko zan...
Agurne: -Hemezortzzi urtekin.
Nati: -Orduan Magisterio ez zan izango gaurko bezelako... Baiña bazeukazen bere... estudixuak, bazeukazen. Donostiatik hola etortzeko, pentsaizu.
-Eta zer egon zan, auzoko baserriren baten edo apopillo...
Nati: -Bueno, basarrixa ez zan, kale-basarrixa zan.
Agurne: -Baiña aldatu be (gabe) leku baten denpora guztia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia