Ahal zen azkarren ekarri behar umeak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkondu ziren eta ekarri zituzten umeak. Ahal zen azkarren ekarri behar ziren orduan, ez zen orain bezala. Bizimodua zeharo aldatu da, ez daki onerako ala txarrerako. Orduan errespetu handia zegoen etxean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: EGB-068/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
Edurne:-Eta gero hori. Ezkondu giñan eta, Nati, ekarri gendunazenan umiak...
-Zuen sasoiak umia eukitzia ta haurdun egotia ta zela izaten zan?
Edurne:-Euki in bihar zan; derrepente ez bazenduan ekartzen, ematen zaban ez zenduala balio. Ez da oin bezela, programauta dauala dana.
-Lehen ezkonduta segiduan ekartzen zan...
Edurne:-Ahal zan azkarren, ahal zan azkarren.
-Puxkat tardau ezkero ya, horrek ez dau balio.
Edurne:-Ene, horrek ez dau balio. Hola zan, e. Eta oin enkanbio esaten debe ezkonduta, bueno, aprobetxau in bihar dou oin urte batzuk, ondo pasatzeko eta. Baiña ez, oso diferentia bizimodua. Beittu, gu gaztiak giñanetik hona "ciento ochenta grados" esaten dana kanbixau da. Oin, ez dakit onerako o txarrerako, e! Batzuetan pentsatzen dot ez dala hain onerako ere. Zegatik oin dauan beste libertade ez zauan lehen eta.
Nati:-Eta lehen zeuan errespetu haundixa etxian. Eta esaten zeben, halako ordutarako etorri bihar dozu eta halako ordutarako etorri bihar giñan. Eta angelusa hamarrak inguruan, ordua zan etxeratu bihar ziñana.
Edurne:-Enkanbio oin eitten debe gaupasa, bi gaupasa igual, zeatik nik nere etxetik ikusten dittut, hor Guass-a egonda ez, horren kontra. Bueno, "unos panoramas...".
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!