Elgoibar (Gipuzkoa)

Dantza lotua debekatuta Azkoitia partean

Dantza lotua debekatuta Azkoitia partean <p>Gaztetako erromeria lekuak: Kurutzeta, Irukurutzeta, Sallobente. Kurutzetan, Elgoibarko partean, 'agarrauan' (dantza lotua) egiten zen eta Azkaraten edo Madariagan, Azkoitia partean, ostera, debekatuta zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetako erromeria lekuak: Kurutzeta, Irukurutzeta, Sallobente. Kurutzetan, Elgoibarko partean, 'agarrauan' (dantza lotua) egiten zen eta Azkaraten edo Madariagan, Azkoitia partean, ostera, debekatuta zegoen.

Transkripzioa

-Eta zuek nora joaten ziñen?
-Gu? Kurutzetara. Erromeixara baiña. Kurutzetara eta. Egun baten nere semiak esan zian: ama, lehen erromeixara juten ziñan, ez?, eta bai. Eta nora? Batian Kurutzetara, edo Irukurutzetara ere, ta. Ze nahixaoko neuke nik oin egotia hori! Je-je-je.
Nati: -Erromeixara, [Sarouetera] Santixauetan, Irukurutzetara zerian, Santakrutz egunian...
Agurne: -Baina bestela Kurutzetara.
Nati: -Hori, Kurutzetara. Eta San Lorentzon'e egoten zan batzuetan.
Agurne: -Eta Kurutzetan, begira, Elgoibarko partian agarrauan itten zan, eta Azkaraten partitzen zan, Aizkoitixan ez zan itten agarrauan. Madarixan prohibiduta zeuan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia