Elgoibar (Gipuzkoa)

'Maketua' familiako ezizena

'Maketua' familiako ezizena <p>Aitonari esaten zioten 'Maketua'. Karretero ibiltzen zen, Errioxara-eta egiten zituen atzera-aurrerak, eta erdarakadak botatzen zituen bueltan, eta hortik ezizena. Ez zuten ezagutu, eta argazkirik ere ez dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitonari esaten zioten 'Maketua'. Karretero ibiltzen zen, Errioxara-eta egiten zituen atzera-aurrerak, eta erdarakadak botatzen zituen bueltan, eta hortik ezizena. Ez zuten ezagutu, eta argazkirik ere ez dute.

Transkripzioa

.Aittari "Maketua" esan dozue deitzen zotsela. Zergaitik? Nundik zetorren?
Agurne:-Ba. Aittittagandik.
-A, aittittagandik zetorren...
Agurne: -Aittittari esate ei ziuen Maketua; eta ez genduan ezautu aittitta, e... Pena bat dakat nik...
Nati:-Berrogeta urtiakin hil zan, oso gazterik. Berrogeta zortzi urtekin edo.
Agurne:-Baiña pena bat dakatela erretratua ez eukitzia...
-Aittaittak ez zaukan erretraturik bat ere. Eta ez dou ezautu aittitta.
Agurne:-Ta ibiltzen ei zan probetan eta hola. Baiña ez dakau. Penia dakau, e. Eta gero hari esaten zioelako ba gero guri aittari esaten zioen, eta gero guri...
Nati:-Bai, baiña harena izan zan, lehen 'burdi haundixa' esaten zakona, hartzen zaban ardaua Riojan eta itxuria ekartzen zaban burdi haundixan; eta han erderaz. Eta gero hona etorritta ere, nola zan pixkat txistosua, ba hamen ere erderakadak, eta jarri ziuen ba "Maketua". Eta gero gu ba aurrera segidu dou.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia