Ardiak lotura handia dira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: EGB-068/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Agurne: Klaro, eta gero ba ganauak zauden, eta jun in bihar zan nabua ataratzera ere, nahiz ta egon… izoztuta.
- Nati: Batzuetan nabua, ta beste batzuetan bedarra, ta beste batzuetan… Gaiñera giñan bost neska, ez zauan /etzauan/ mutillik.
- Danak neskak?
- Nati: Danak, basarrixan danok neskak giñan.
- Agurne: Eta ardixak gaunkazen.
- Nati: Bai.
- Agurne: Bueno, el remordimiento del... de de nosotras.
- Nati: Ardixak… ardixak izen zian…
- Gerra haundixa emate zetsuen?
- Nati: Gerra haundixa.
- Agurne: Bai, bai, bueno, bueno, bueno…
- Nati: Agurne, pero es… baiña da pena bat ez dogula /eztoula/ itten hika.
- Agurne: Bueno, baiña… a ke… ardixak saldu zian egunian hartu honala e… egundoko poza.
- Nati: Sekula baiño haundixaua. Es ke ardixak zauken sujezio haundixa.
- Bai ba…
- Nati: Eskolatik etorri tta ardittara, ta eztakit nora… eskolara aurretikan, ba ya ardixen esnia ekarri bihar zan, eta ez dakitt… beti ardixak. Eta ailegatzen zan jaixa eta baten bat jun bihar zan. Eta honek haundixauak zian eta juten zian ba…
- Agurne: Erromerira.
- Nati: ... erromerira ta jolastera, ta ni juten nitzan ardixetara, ta… Baiña politta izan zan, ardixak saldu genduzen, ba piñu puntak jaten zittuela, auzokuak piñu puntak…
- Sartu berri...
- Nati: Piñua sartu eta piñu puntak ebaki itten zittuela eta, bueno, kendu in bihar ziala. Bueno, ba jun giñan Azkoittira aitta ta bixok ardixekin, eta… ba jun gin... aa beste mutil batzuk ere bai, beste bi anai gazte. Baiña gero saldu genduzen, eta bazkaldu gendun [alkarrekin].
- Agurne: Gure anaiak ez, e? guk ez dakagu anairik.
- Nati: Beste auzo batekuak zian, Azkoittikuak. Eta… jun zan… bi urte ez dia /eztia/ ondio, geunden Otarren, eta esaten deu mutill batek, ba hori, gure aittak motia zaukan `Maketua´, eta “Ene, `Maketua´, ze ezauna…! Harek alaba bat zaukan ba, Nati, ardixak saldu genduzenian!”
- Beittu...
- Nati: Ta nik esan nion “Ba hori ni naiz”. Ta “Zu zara haura, gurekin bazkaldu zenduna?” ta “Bai”. Ta bueno...
A, beittu...
- Agurne: Kasualidadiak… de la vida.
- Nati: Igual, ba… berrogeita urtietara topau giñan, bai. Bera andria…
- Kasualidadez, gaiñera, ezta?
- Nati: Bai. Bera andriakin eta… gu ere bai. Eta, bueno. Ta gero harek kendu zian, eta gero ba… lanera ta…
Egilea(k): igorOS
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!