Laiaketan gazte-gaztetatik bi lagunen erdian jarrita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-058-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
14 urterekin laian lanean hasi zen. Hiruzpalau lagunek elkarrekin egiten zuten laian, gazteenak erdian jarrita. Soro barrenetik lurra jasotzen ere ibilitakoa da.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 12a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: EGB-058/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Laixetan ere bai, hamalau urtekin laixetan eta.
-Ibilitta zaz laixetan?
-Laixetan? Bueno, zenbat bidar ibilitta!
-Baina ez zeunken goldarik edo?
-Goldia bai egoten zan baiña, ze esango dizut ba... Nabua, nabua kastauaz lurra geratzen zan eta goldaketarako gitxi ta. Nabua kastauaz, kastauaz lurra laixatu eitten genduan. Ta laixetan ni ere hantxe txikixa, gaztia izen arren erdixan ipiñitta. Ezkiñetan ez, baiña erdixan erreztxuao ibiltzen zan; han ipiñi ta hantxe.
-Osea, hiru ibiltzen zinen?
-Ba lau, hiru-lau, holaxe. Baiña ni neska koxkorra ta hantxe.
-Horrek ekiñaldi luziak izango zien, ezta, laixan.
-Bai. Lurrai buelta eman bihar zakonian eta esportzua jo bihar izaten zan han edarra.
-Bigarrena zan laixetan...
-Laixetan ni asko eindakua naiz laixetan. Auzolanera ere junda ere bai. Auzolanian, auzuan. Koiñata geunkan hor beheko basarri batera ezkonduta, ta hara junda ta. Hor Arane, zuk esan dozun Pedron etxian lurra jasotzen ere bai zestuakin.
-Soro barrenetik.
-Bai soo barrenetik guenera ibilitta gaure.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!