Berriz (Bizkaia)

Abadiñoko Feria berpizten

Abadiñoko Feria berpizten <p>Gerediaga Elkartean ezagutu zuen Bittor 1966an. Pertsona oso berezia zen. Luisek ortugintzan egiten zuen lan. Abadi&ntilde;oko Feria berpiztu zuten. Miguel Angel Astiz nafarra izan zen horretan aitzindari; La Gaceta del Norte-ko kazetaria. Bittor ere tartean zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-041-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerediaga Elkartean ezagutu zuen Bittor 1966an. Pertsona oso berezia zen. Luisek ortugintzan egiten zuen lan. Abadiñoko Feria berpiztu zuten. Miguel Angel Astiz nafarra izan zen horretan aitzindari; La Gaceta del Norte-ko kazetaria. Bittor ere tartean zen.

Transkripzioa

Bitor ezagutu neban nik Gerediaga Elkartean hirurogeta seigarren… osea, mila bederatzirehun eta hirurogeta seian. Eta, bueno, zan personaje oso berezia neretzako orduan, oso berezia. Ni netorren lehenengo sektoretik. Gu… bizi guztian ortugintzan lan egin dogu herrixen. Bueno, bizi guztian oin dala hogeita bost urtera arte. Eta, bueno, hortik, berak be interes haundia euken lehenengo sektoreagaitik, ba, Abadiñoko feria dala ta ez dala ya hartu-emon serioagoak genduzen alkarrekin, zegaitik ze feria hori atzera berpizten hasi giñen. Feria urtero bezela, lehen bezela egiten zan, baiña, bueno, emon nahi zan beste kanbio… osea, gaurkotasun bat… kanbio bat egitea asmatu zan. Horren aitzindari edo aipatzaillia lehenengo zan Miguel Angel Astiz. Naparra zan bera. Eta "Gaceta del Norte"n idazten eban. Periodistea zan. Eta, bueno, Gerediaga Elkarteko notizia guztiak harek erabiltzen ebazen. Eta harek idea eman zeban, ba, hori feria hori barriztatu egin behar dala. Ta, orduan, ba, nor? Ta ba, Bitor ta bestea ta ni ta… ein gendun elkarte bat hori feria hori gaurkotzeko eta holan ein zan. Ein zian kontaktuak, eskatu zian laguntzak… Orduan “Caja de Ahorros Vizcaína” eta… bueno, ba, “Extensión agraria” eta holako organismoak. Eta, bueno, ba konsegidu zan, ba, feria hori… beste itxura bat emon eta beste zer bat.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia