"Patxi zaharra" hegazkina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-055-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: EGB-055/034
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Eta hemen zuk zeuk zer rekuerdo daukazu gerrakuak, hemen frenterik egon zan Alzolan?
-Ez. Neuk dakidanik behintzat hemen ez zan egon frenteik. Hoixe, frentian, Kalamuan hor bai egon zan zera baina ostian hamen...
-Eibartik galdutako bonbak ez zien hona etorten?
-Ez, ez. Galdutako bala bat bai, hemen bentana baten jo zaban, hor etxe hortan, galdutako balan bat, baina hola bonbarik ez.
-Eta abioiakin eta akordaitten za zu?
-Bai, bai. "Patxi Zarra" ta.
-Horri beste leku batzutan "Abuelo" esaten otsen.
-Hoixe, Patxi Zarra, "Abuelo". "El Abuelo" ta bai. Brun-brun-brun einda zarata batz, jesus...
-Danon eitten dozue igual brun-brun-brun hori, goguan daukazue itxuria. Askotan ibiltten zan hemen ala?
-Bai.
-Baina hori gorrixena zan, ezta?
-Bai, gorrixena.
-Eta beste txikinak?
-Hamen ez genduan halako zer haundirik euki. Ni neu behintzat. Mutikuak-eta, gitxiao arduratu ere, ez dakizu, baina... Nik ez naban sentidu holako zer haundirikan hemen.
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!