Pasaia (Gipuzkoa)

Gerrako tiroen oroitzapenak

Gerrako tiroen oroitzapenak <p>Gerra hasi zeneko oroitzapenak ondo gogoan ditu: tiroka ari ziren soldaduak, eta beraien etxera Lezoko amona bat etorri zen babes bila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-016-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zeneko oroitzapenak ondo gogoan ditu: tiroka ari ziren soldaduak, eta beraien etxera Lezoko amona bat etorri zen babes bila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, gosia gosia're pasa zenuten?
- Bai, bai, bai. Orduan, nik uste gehienak pasa zutela gosea.
- Zu akordatzen zea gerra hasi zanian ze, hemen ze ze gertatu zen gerra hasieran?
- Goatuko ez naz ba, oso, oso ondo gaiñea goatzen naz. Oso ondo goatzen naz.
- Zuk bost urte zenitun?
-Bai, hola hola izango nitun. Ni treinta y unokoa naz, otsaillekoa eta handik tiroka han hauntzagotik, hemendikan bi kilometroa gutxi gorabehera esaten dizut, piñuteia zen eta geo torreaiño etorri zian. Eta gue aitta, amona bat Lezon bizi zen. Ta amunak esan [omen] zun ikara ematen ziola, mendira nahi zula ta. Nere amak esaten zun "hobeto zauden Lezon, ez hemen. Hemen tiroka ai dia [...]". Ta amunak esan zun nahi zula, beno, gela jarri geniyon amunai beak lo itteko eta kandela behar zula, kandela ta esaten zion nere amak nere amak bere amai esaten zion nere amonai "ez, ez, ez, kandela ez, bestela tira ingo dizute". "Ez, ni xaharra naz ta nik behar dut-ta". Joan zen leihoa ta danba tirua. Ta orduan ya...

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia