Laian eta garo ebakitzen ibilia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-054-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin edo behin ibilia da laian. Bat falta zela eta erdian ipintzen zuten. Errazagoa da erdikoaren lana. Garo ebakitzen ere jarduna da aitaitarekin.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: EGB-054/019
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Eta lehen-lehen'e laixetan ere bai.
-Ibilita zaoz?
-Laixetan, bai. Ibilitta nao neu ere behin. Falta zala baten bat, eta ni erdixan. Erdikua errezaua izaten zan. Erdixan ibilitta nao.
-Laixetan, e... Ez dot neuk inor sekula ikusi lan hori eitten.
-Laixetan, bai, gurian laixetan itten zan. Hiru lagun, hiru lagunek.
-Hori lan gogorra izango zan.
-Bueno. Ni erdixan; aldamenekuak itten zaben eta ni erdixan errezao.
-Zu umia izango ziñan ondiok.
-Bai. Umia edo, gaztia artian. Hori behin edo behin, gitxittan, e.
-Eta gero goldia etorri zanian...
-Gero goldatu, goldatu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!