Elgoibar (Gipuzkoa)

Gaztainak eta babarrunak

Gaztainak eta babarrunak <p>Gaztaina jaten zuten sarri afaritan. Asko gustatzen zaio egositako gaztaina. Porru-patatak ere jaten ziren gauean. Eguerdian babarruna txerriki apur batez. Garbantzua domeketan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztaina jaten zuten sarri afaritan. Asko gustatzen zaio egositako gaztaina. Porru-patatak ere jaten ziren gauean. Eguerdian babarruna txerriki apur batez. Garbantzua domeketan.

Transkripzioa

-Udazkenian gaztaiƱa asko jaten zan, ezta?
-Jaten genduan, egositta; azala kendu, egosi eta gozua izaten zan, neri gustatzen jatan.
-Afaritan jaten zenduen hori?
-Afaixan jaten genduan hori. Edo noiznahi igual, preparauta zauanian ba jan egosittako gaztaiƱia.
-Zer zan garai hartan bazkai normala?
-Honbre ba, porru-patatak eta tortillia ta, "tortilla de patatas", ta oingo moduan... Ta berduria. Porru-patatak askotan gabian.
-Eta eguardixan?
-Eguardixan babia. Babagorrixa eta garbanzua.
-Garbantzua domeketn izango zan, ezta?
-Hori domekan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia