Sabaian ezkutatuta bonben beldurrez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-054-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: EGB-054/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Gerria hasi zanerako eskolan hasita zeunden?
-Ba ez dakit ba. Orduan nakazen nik sei-zazpi bat urte, ta ez dakitt hasitta nenguan, porke orduan berandu hasten giñan eskolara. Ez oingo mouan, sei urtekin eta artian eskolara hasi be. Baiña akordatzen naiz gerra denporan, kaiñonazuak eta eundoko billurra hemen jentiak.
-Nunbaitten gorde edo eitten ziñen?
-Bai. Hor atepe baten sartzen giñan, han seguru zeuala ta danak haraxe juten giñan.
-Hamen auzuan?
-Hamentxe. Goixan zauan lastua edo hortaikua zeuan, eta han hobeto geundela ta hara juten giñan. Gure ama ere hartu umiak danak eta haraxe.
-Etxeko kamarara?
-Etxekuan bai ba. Ostian kanpora ez giñan juten. (...). Etxeko ganbara azpixan gu, han lastua zeuala ta.
-Eta soldauak euki ziñuzten etxian?
-Ez, ez, hamen ez.
- (...)
-Hamen armamenturik eta pasau ebein, kamionak eta etortzen zien soldauak?
-Hori baleike, hori baleike, soldauak kamioietan eta. Sekulako soldau pillua ere akordatzen jata zela etorri zian, illaran soldau mordua.
-Oiñez?
-Oiñez, San Lorentzotikan edo ez dakit nundikan pasau zian hona. Edo Azkoittitkan edo, ez dakit nundikan.
-Eta hamen bonbak nundik etortzen ziren, Eibartik.
-Ez dakitt nundik bota... Bota zittuen hamen bonbak, hamen bertan ingiruan ere bai; ta jentia etzan itten zan lurrera.
-Egon zan zauritturik edo?
-Bai, bai, hamen auzoko batek zeoze in zaban. Ta hor kalian ere bai, estazio onduan baten bati zeoze pasau ei zakon. Baiña hil ez, hil ez dot uste iñor hil zanik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!